
La Piel – “Beren izenez. Hilkutxa baten komedia”
2025eko maiatzak 15

ANTZERKIA EUSKARAZ
Bikote bat, Jaione eta Xabier, beilatokian daude. Jaioneren aita hil berri da eta ez dute dirurik izan hileta normal edo dezente bat ordaintzeko: hilkutxa kartoizkoa da, ez dago lorerik, hildakoak ez du makilajerik… Familia osoa heltzear dago eta Jaione, egoera honengatik guztiz lotsatuta eta arduratuta, deskalabru hau nola konpondu pentsatzen dabil.
Xabi, ordea, lasai dago. Bere ardura guztiak emaztearen familiaren baserria eskuratzearekin daude eta. Bat-batean, Jaionek, ideia paregabe bat du. Haurdun dagoenez, hildako aitonaren izena jarriko diote iristear dagoen haurrari! Baina hildakoaren izena ez da batere arrunta…
Iraupena: 30 minutu + publikoarekin topaketa.
Sarrera: 6 €
Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 19:30
SARRERAK EROSI
EVENTOS RELACIONADOS

