
Lauarin Dantza – “Zubi”
2024ko maiatzak 3

Maiatzak 3 ostirala
DANTZA
Lauarin Dantza (Atarrabia) Nafarroako kultur elkarte gisa bizi den dantzari gazte talde bat da, euskal eta nafar folklorea beste dantza estilo batzuekin uztartzea sustatzen duena. Konbinazio horren ondorioz, berezko koreografia berritzaileak sortzen dira, tradizionalaren eta indarrean dagoenaren arteko lotura-bide bat marrazten dutenak. ZUBI musika, dantza eta ikus-entzunezko proiekzioak biltzen dituen ikuskizuna da, ZUhaitzaren eta BIzitzaren arteko lotura irudikatzeko, bien arteko lotura-zubia definituz, ZUBI.
Sarrera: 6 €
Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 20:30