Lolita, Elenita eta Miracielos
1970eko urtarrilak 1
Concha sasi-alkate Andreak herriko jaiak girotzeko bere “kantari-aktoresak” kontratatzen dituen bitartean, Clara andre bihurriak hirian modeloak bilatzen ditu bere “santuen” koadroak egiteko. Bitartean Lolita eta Elenita eskolatik izeben etxera itzuliko dira. Bertan Isabelita “La Miracielos” bizi da. “Herriko tontolapikoa” txoratuta dago etxekoandreak prestatuko dion ezkontzarekin; Laura Andreak purtzileriak saltzen ditu eta etxean nork agintzen duen ohartarazten du.
Miguelek bere bizi-arrazoia herrian aurkitzen du eta arreba Asunciónek eskumuturreko baten lapurreta ikertuko du eskolan. Neskek bere urtebetetze berezia prestatuko dute, Petra eta So bitartean aingeruen heriotzaz eztabaidan…
Komedia paraleloa eta bukatu gabea.