“Nafarroako Ikazkinak eta Tasio”
2024ko urriak 30
Urriak 30 asteazkena
Nafarroako Filmoteka
Nafarrako Ikazkinak, 1981.
1980an, Montxo Armendarizek, Nafarroako mendietan, eskuz egur-ikatza egiten zuten azken ikazkinen erretratu korala filmatu zuen. Gutxieneko aurrekontuarekin, lau pertsonako talde batekin eta muntaketa lan zehatz batekin, bai irudi aldetik, bai soinu aldetik, Armendarizek urte batzuk geroago emanen zion filmaren gaiarekin topo egin zuen: Tasio.
Tasio (Montxo Armendáriz, 1984)
Urbasa mendilerroaren oinean dagoen herri batean jaiotako Tasio gaztearen istorioa kontatzen du filmak. Saio hau Nafarroako Filmotekak pelikularen estreinaldiaren 40. urteurrenaren harira antolatu duen atzera begirakoaren barruan kokatzen da. Euskadiko Filmategiarekin batera aurkeztutako saioak aurkezpen berezia izanen du, eta bertan Euskadiko Filmategiak zaharberritutako eta Boloniako L ‘Immagine Ritrovata laborategietan egindako kopia proiektatuko da.
Sarrera: 3€ Zinema aretoa
Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 19:00