T+T erakusketa
1970eko urtarrilak 1
Otsailaren 2tik 24ra “T+T” erakusketa ikusi ahal izango da. Targazki (Tolosa) eta Higuera (Tafalla) elkarteetako kideek bi herriek amankomunean dituzten 30 gairen inguruko 60 argazkiko erakusketa prestatu dute. Orain gurera datorren hau iada Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai egon zen pasa den abendutik urtarrilera. Irekiera otsailaren 2an izango da, larunbatean, goizeko 12:00etan.
Erakusketa guztiak Tafalla Kulturgunean izango dira hurrengo ordutegiarekin: astehelenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara eta igande zein jai egunetan 12:00etatik 14:00ak arte eta 19:00etatik 21:00etara.