Vaivén produkzioak “Último tren a Treblinka”
1970eko urtarrilak 1
1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor-kodearekin ere. Ikus-entzuleok parte hartuko dugu horretan, beren literetan eta mahaietan egongo baikara, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dugu barneantolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan… Epaiketa horietako batean parte hartuko dugu… eta berririk gupidagabeena jasotzeko unean egonen gara: umezurztegia utzi eta Treblinka deusestatze-esparruan eraikita dauden gas-ganberetara eramango dituen trena hartuko dute…
Sarrera: 12 € Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 20:30