“XOCOLAT” TEATRO PARAISO ANTZERKIA
1970eko urtarrilak 1
ANTZERKIA
Abenduak 27 ostirala
Familia osoarentzako antzerkia. Oraingoan, kakao usaina arnastu daitekeen faktoria garbi, ordenatu eta dinamiko batera bidaia egiten dugu. Bertan txokolatezko tableta perfektuak egin eta paketatzen dituzte. Egunero, txokolatearen maisu batek bere eguneroko lanak zehazki burutzen ditu. Ikasle berri eta sortzaile baten etorrerak egoera berri bat sortuko du, bien kuriositatea piztuz.
Bat batean dena aldatzen da. Txokolatea amets eta jolas egiteko probokazio bihurtzen da. Ikasle eta irakasle, elkarrekin hegan egingo dute materia gozo hau esku tartean dutelarik, denbora geldiarazteko eta haien esku eta behatzekin gure irudimenean irribarreak marrazteko.