Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa – Blue Jean, Georgia Oakleyrena
2023ko ekainak 16
EKAINAREN 16AN, OSTIRALA, 19:30EAN
Blue jean Georgia Oakleyrena (Erresuma Batua, 2022, 97’)
Aktore protagonista onenaren, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren, gidoilari berri onenaren eta Britainiar Zinema Independentearen casting onenaren saria (2023). Veneziako Zinemaldiko Giornate Degli Autori Publikoaren Saria (2022), besteak beste.
Ingalaterra, 1988. Margaret Thatcherren gobernuak gayak eta lesbianak estigmatizatzen dituen Lege bat onartzeko zorian dago, eta, hala, Jean soinketako irakasleak bizimodu bikoitza bizi beharko du. Eskolara ikasle berri bat iristeak ekarriko du Jeanen bizitza amildegiaren ertzean kokatzea.
Georgia Oakley.
Gidoilaria eta zuzendaria da, eta nazioarteko jaialdi ugaritan aitortua (TriBeCa, Galway Film Fleadh, New Yorkeko Zinema Jaialdia), besteak beste, Little Bird (2017) izenburuekin eta We Did Not Fall from the Sky (2018) film labur dokumentalarekin. Blue Jean (2022) bere opera prima da.
Solasaldira gonbidatua:
Alicia Pano. Ekintzaile transfeminista Zikutak eta Lumatza bezalako taldeetan. Humanitateetan lizentziatua eta genero aditua, genero-gaietan eta LGTBIQn esperientzia handia duena.