“Harria, Lurra eta Memoria” erakusketa
Uncategorized @eu
Erakusketa hau Tafallako Udalaren ekimena da, eta Kultur Etxean dauden hilarri, gurutze eta lauda guztiak ezagutzera ematea eta horiei buruz hausnartzea du helburu.
Tafallan iraun duten hilobi piezen erakusketaren bidez, eta horiek testuinguru espazialean eta historiko-sozialean jarriz, lortu nahi da heriotzaren inguruko jarrera, bizipen, portaera, leku eta formei buruz hausnartzea, eta antzinatetik gaur egunera arte zentsu horretan eman diren aldaketak ezagutzea.
Bestalde, herritarrak hilobi ondare horren inguruan sentsibilizatzea lortu nahi da, ondare hori ulertu, baloratu eta zaindu dezaten. Tafallako alde zaharreko hiri eremuan, baita landa eremuan ere, hilobi, boto edo errogatiba izaera duten aro modernoko piezak daude oraindik ere haien jatorrizko lekuetan, eta garen honetara eta gure arbasoak izan zirenera hurbiltzen gaituen paisaia sakratua osatzen dute. Kontuan hartu behar dugu heriotzak kezka eragiten duela, eta, horren aurrean, jendeak sinbiloak eta irudi esanahidunak behar izaten dituela, egunen joanean lasaitzeko.
- Sarrera: Doan
- Helbidea: Calle Tubal 19
- Erakusketen ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 16: 00etatik 21: 00etara
- Asteburuetan: baieztatu gabe
- Kultur Etxea: 948 701 65