Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Komunitate Esku-hartze Programa

oculta

Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Foru Legearen arabera, Udalek administrazio publikoa diren aldetik, hiritarren parte hartzea sustatu eta bermatu behar dute populazioaren gizarte kohesioa errazteko, begirunea, elkar trukea eta pertsona askotarikoen onarpena sustatuz.

Esparru honetan sartzen da Komunitate Eskuhartze Programa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren barruan, zeharkako programa bezala eta animatzaile soziokulturalak garatu eta Gizarte Langile eta Hezitzaileekin koordinatua dagoena. Honako jarduera hauek ditu:

  • Informazioa, sentsibilizazioa eta lankidetza  komunitateko erakunde eta instituzioekin. Beharren detekzioa, gizarte jarrera prebentiboak sustatzea eta gizarte laguntza ekimenak bultzatzea ditu helburu.
  • Pertsona eta kolektiboei parte hartzeko guneak errazten dizkie, ikastaro eta hitzaldi-solasaldiak egiteko, Hiritar Zentroko gelak uzten dira biltzeko eta jarduerak aurrera eramateko.
  • Laguntza eta aholkularitza teknikoa talde eta elkarteei programak garatzeko, funtzionatzeko, ea.
  • Pertsona askotarikoen elkar ezagutza, trukea eta balorizazioa errazteko guneak.
  • Boluntariotza eta elkartasun laguntza sustatzen du hiritarren artean Gizarte Gaietan.

 Programa honek Hiritar Zentroa kudeatzen du eta horrek dituen zerbitzuak:

Halaber, Tafallako Udaleko Garapenerako Laguntza Programa garatzen da; urtero dirulaguntza deialdia zabaltzen du udal esparrutik herrien arteko nazioarteko elakartasuna bultzatzeko.  Programari buruzko informazio gehiago

Garatzen diren komunitate eskuhartze programak hiritarren parte hartzea oinarrizko eta zeharkako baloretzat ulertzen du, profesionalen eskuhartzerako eta finean komunitatearen bizitzaren kalitatea hobetzeko.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento