Natur-ondarea
Tafalla Nafarroako erdialdean kokatua dago. Zonaldeko klima kontinenteko mediterranearra da. Nafarroako erdialdean dauden mendizerrek (Urbasa, Andia, Erreniega, Alaitz eta Izko) pantaila moduan jokatzen dute eta itsaso aldetik hegoalderantz datozen eurien sarrera galgatzen dute. Hau dela eta, plubiometria apalagoa da Artederretatik barnealderantz. Iparraldetik datorren Ziertzo haizea hotza da, eta hegoaldeko Sargoria beroxeagoa ordea.
Tafallako dermioan hidrografikoki bi arro daude: Zidakosekoa eta Argakoa. Lobera, Valdiferrer eta Almendrolar gainak eta Planoko aldatsa dira isurialdeen banalerroa. Ipar-mendebaldeko Monte Alto eta Carravieja mendizerretako urak Zidakosera isuritzen dira eta hego-mendebaldekoek trokarteek elikatzen dituzte eta el Saso eta Kandaraitz igaroz, Argara heltzen dira.
Dermioa ipar-mendebaldean Artaxoarekin egiten du muga, ipar-ekialdean Puiu eta Leotzekin, ekialdean San Martin de Unxekin, hegoaldean Erriberri eta Faltzesekin eta mendebaldean Miranda de Arga, Berbintzana eta Larragarekin.
Landa-azalerak osotara 9.382,99 hektarea hartzen ditu, zeinetatik 9.226,76 partzelak diren eta 156,23 bideak, ibaiak, etab… Nabarmentzeko da azalera guztiaren erdia baino gehiago gure arbasoek utzitako ondarea den komunala dugula. Komunala zaintzeaz gain, handitzen ere saiatu behar gara hurrengo belaunaldiek disfruta dezaten.
Dermioan Nafarroako azken baso eta horren zabartsu ez diren eta hegoaldeko erdialdeko estepako lurraldeen arteko transizioa ematen da. Tafalla iparraldetik hegoaldera geroz eta lehorragoa da eta honek eragina du paisaiari ematen zaion erabileran. Iparraldeko ametz eta arte basoetatik hegoaldeko estepako paisaietara igarotzen da kilometro gutxi batzuetan.
Tafallako paisaia giza-ekintzak espazioan sortutako morfologiaren eragina da eta jendarteak nola ikusi eta hautematen duenaren emaitza: nekazaritza, basoak, bideak, ibaiak, eraikinak, azpiegiturak… Baita ere denboran zein espazioan ematen diren aukera aldakorren isla da: labore ezberdinak urtaroaren arabera, garraio euskarri eta sare alternatiboak, eraikitzeko era ezberdinak, produktu batzuen sorrera eta ez beste batzuena, etab… Ingurugiro eta kultur interesatik haratago, paisai natura, jendartearen arteko topagunea da eta jendarte beraren ongi izatean eragina izateaz gain, nortasunean ere eragina du.
EL JUNCALEKO URMAELA
Iparralderanen dagoen iberiar penintsulako urmael endorreikoa da. Gutxi gora behera 2,5 hektareatako azalera du, eta metro bat baino gutxiagoko sakonera. Era naturalean ur-lehortar erara eboluzionatu duen lekua da. Inguruko muinoen isurketa uretaz zein inguruko terraza kuaternarioetan sorrera duen iturburu batetatik elikatzen da.
Oso kolmatatua dagoen hondo planoko urmaela dugu, ia osorik lezkak hartua. Kabia bertan egiten duten hegaztien artean txilinporta txikia, basahatea, uroilanda handia, uroilo arrunta, kopetazuri arrunta, eta lertxunhauskara ditugu. Azken honetaz 100 ale eta hamarka kabi ikusi ahal dira. Neguan txilinporta txikia, basahatea, zertzeta arrunta, zingira-mirotza eta mirotz zuria ikusiko ditugu. Ura horren gazia denez, ez dago inolako arrainik.
Urmaelean eraikiko den hegazti behatokia eta Romeraleseko zabortegiaren itxierak lagunduko du Tafallako bitxi hau hobe disfrutatzea eta errazago zaintzea.
Hau eraiki bitartean, urmaela behatzeko lekurik aproposena aintzinako Romerales zabortegira eramaten zuen errepidea da. Leku honetan dagoen lurraren elebazioak bista paregabeak eskeintzen ditu, fauna behatzeko prismaikoak ezibestekoak diren arren.
2016tik Juncaleko urmaela Kontserbazio Bereziko Zonaldea izendatua dago eta Natura 2000 Sareko parte da. Sare hau Europar Batasuna mailan espezie eta habitaten mantentzea bermatzeko egin da.
Urmaela lezkadiz josia dago. Hauek sakonera gutxi hartzen badute ere, 2 metro baino gehiagoko altuera har dezakete, espezie askoren babes eta erreproduzio gerrikoa sortuz. Urmaelak zainketa bereziak behar ditu, giza jarduerak eragin negatiboa izan baitezake bere kontserbazioan (ongarri kimikoak, lur-lantzeak, lezken erretzeak…).
Zingiritar landareriaz inguratutako beste urmael txikiagoak ere aurki ditzakegu Tafallako dermioan, non ingurura moldatutako fauna dagoen. Juncal urmaeletik mendebaldera kilometro 1etara Romeralesekoarekin egingo dugu topo, zeina bere sakontasun eskasa dela-eta, udan lehortzen den lurreko gesala azaleratuz. Abere zein basurdeek bisitatzen dute, eta Juncalekoarekin bat unitate bakarra osatzen dute, hegaztiak batetik bestera joaten direlarik.
MONTE PLANO
Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoan dago eta hori dela eta ezin da labakitu. Hiriko baso-masa garrantzitsuena da, hiriko birika hain zuzen ere. Ekologikoki Nafarroako iparraldeko eta erdialdeko zonalde basodunak eta hegoaldeko zonalde estepario zein lauagoren arteko muga da. 1.100 hektareako gainazalerarakin, komunalaren zati da eta Erriberri eta Tafallako dermioen artean dago banatua.
Jatorrian maila baxuagoak bilatzen zituzten urez ertzetatik higatutako alubial lautada zabal baten zati izan zen, orain goi-ordoki moduan geratu dena. Garaieran kokatuta dagoenez, uharte itxurako singularitatea du, non arteak eta karraskak topa ditzakegun.
Zarbatsuak ez diren lekuetan laborantza lurrak handitzeko asmoz egindako hainbat lurberriek, hala nola 495 hektareatan eragina izan zuen 1963koa, sortutako zuhaitzik gabeko lautadak daude. Beste erabilera mota batzuk ingurumena handeatu dute, hala nola 1985a arte bertan izandako zabortegia. Egun pinu alepoz eta karraskaz birlandatua dagoena. Halaber, Nafarroako Autopista eraikitzeko legar mordoaren erauzketa jasan zuen. 2016an Tafallako Udalak aintzinean udal legar-hobia zenaren berreskurapena hasi zuen. Aldi berean XX. mendearen amaieran suteak itzaltzeko aerodromo baten arrastoak daude. Ez zen hau izan Monte Plano aireportu bezala erabiltzeko pentsatu zen lehenengo aldia.
XX. mendearen hasieran, hegaldien hastapenetan, leku honetan Nafarroako lehenengo aireportua eraikitzeko proposamena egon zen, eta hainbat hegaldik bertan lur hartu zuten. Proeiktu hauek ez zuten aurrera egin eta egun zonaldea ingurumenari dagokionez lehengoratua dago leheno pista zenarenean arteak landatu direlarik.
Lurra harritsua eta sakonera gutxikoa da eta berehala legarra solteak topa ditzakegu. Buztinezko geruza iragazgaitzak urmael txikien sorrera ahalbidetzen du. Hauek urte osoan zehar ura mantentzen dute, prezipitazioen arabera.
Guztien artean Cabriteras urmaela da esanguratsuena. Lezkaz eta zintabelarrez betea dago eta urlehortar eta narrasti aunitz bizi dira bertan: ur-igel arrunta, apo arrunta, suge gorbataduna eta biperakara. Ugaztun zein hegazti ugariren topalekua da, bai Nafarroako iparraldekoak, baita hegoaldekoak ere. Hauek batez ere eztei zein eztei osteko garaietan. Hormigoizko bi egitura daude. Hauek leheno ehizarako erabiltzen ziren eta hegaztiak behatzeko leku aproposa bilaka zitekeen