NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL ETA ZERBITZU SOZIOKULTURALEN MANKOMUNITATEA
4 - Deportes - Instalaciones Deportivas
MANKOMUNITATEAREN HELBURUA:
Ohitura osasungarrien sustapena eta Nafarroako Erdialdeko biztanleen bizi kalitatea hobetzea ariketa fisikoaren bitartez da Mankomunitatearen helburua.
Ondoko Udal hauek Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Garinoain, Caparroso, Carcastillo (eta bere kontzejuak), Larraga, Melida, Miranda Arga, Murillo el Cuende (eta bere kontzejuak), Murillo el Fruto, Erriberri, Pitillas, Puiu, Santacara eta Tafalla borondatezko Mankomunitatea sortzen dute Nafarroako Toki Administrazioari dagokion 6/90 Foru Legearen 47. artikuluan eta hurrengoetan finkatzen den arabera. Mankomunitatearen helburua kirol zerbitzuak era elkartuan eskaintzea da, bere Estatutuetako II. Atalean adierazten den bezala eta 2001eko urtarrilaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialak (12. zbk) jasotzen duen bezala.
HELBURU ESPEZIFIKOAK:
- Izaera hezitzaile, trebatzaile, osasungarri eta prebentziozkoa duen kirol praktikaren sustapena.
- Mankomunitatea osatzen duten herri guztietara kirol ekintza eraman, biztanle kopurua aintzat hartu gabe (herri gehienak ez baitira 1000 biztanletara iristen) eta populazio sektore guztietara, bereziki ikasle, emakume, minusbaliatu eta 3. adinekoei helarazi.
- Mankomunitateko populazioaren bizi kalitatea hobetu kirolaren bidez
KIROL PROGRAMAK:
Kirol Eskola:
– Kirol hastapenerako eskola ibiltariak.
– Eskola-kirola
– Kirol jaiak: txirrindula, baloia, ohiko jokuak.
– Cross kanpaina
– Atletismo kanpaina
– Igeriketa kanpaina
– Ariketa kanpaina / elikadura osasungarria ikastetxeetan.
– Kirol eskolak: Euskal pilota, Irristaketa, Atletismoa, Txirrindularitza.Munduko jokuak. Bertakotzea kirolaren bidez.
– Hiri udalekuak.
Emakumeentzako Programak / kirol osasungarria.
– Aerobic, Mantenu Mantenu-Gimnasia, Pilates, Aerobic, Aquagym
Kirol egokitua Programa adimen urritasuna dutenentzat.
– Igeriketa egokitua.
HARREMANETARAKO:
Kirol Teknikaria: Javier García Gónzalez
Helbidea: Navarra Plaza 5 p.k. 31300 Tafalla (NAFARROA)
Telefonoa: 948 70 18 11
Faxa: 948 70 32 39
Eposta: zonamedia@tafalla.es