Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko abenduak 16

1.800 gorabehera baino gehiago konponduta linea berde zerbitzuaren bidez

Foto noticia

Zerbitzu horren ezarpenari esker, herritarrek Udalarekin zuzeneko komunikazio-kanal bat dute udalerrian aurkitutako kalteen berri emateko. Linea Berdeak ingurumenari buruzko “jardunbide egokiak” erabiltzea errazten du, eta, ondorioz, udalerri jasangarri baten garapenean eragiten du.

2021eko AZAROA – Tafallak 2018. urtearen amaieran ezarri zuen Linea Berde zerbitzua. Herritarrek oso harrera ona egin dute, eta horren erakusgarri da zerbitzua etengabe erabiltzen dutela.

Gehien jakinarazi diren gorabeherak “Espaloiak eta Galtzadak” (%19), “Parkeak eta Lorategiak” (%19), “Zaborrak” (%17), “Argiztapena” (%10), “Hiri-altzariak” (%7), “Trafikoa eta Mugikortasuna” (%6), “Garbiketa” (%5), “Intsektuen eta karraskarien izurriteak” (%3) eta “Estolderia” (%3). Gaur egun, 1.873 gorabehera izan dira, eta horietatik %92 konpondu dira.

Zerbitzu berri hau erabili ahal izateko, beharrezkoa da Linea Berdea aplikazioa deskargatzea. Horretarako, erabiltzailea Google Play edo APP Storera sartzen da bere Smartphonean erabiltzen duen teknologiaren arabera (Android/iOS). Une horretatik aurrera, erabiltzaileak gorabehera zein udalerritan jakinarazi nahi duen aukeratzen du. Prozedura oso azkarra eta erraza da.

Gorabehera bat jakinarazteko, nahikoa da “Gertakari Berria” botoia sakatzea. Gorabehera mota desberdinak dituen goitibeherako menu bat agertzen da pantailan. Erabiltzaileak zeinen gainean komunikatu nahi duen aukeratuko du. Automatikoki, app-ak detektatzen du zer koordenatutan dagoen kaltea. Hurrengo urratsa gertakariaren argazkia eta oharra eranstea da. “Bidali” botoia sakatu besterik ez da egin behar. Behin bidalita, Udaleko langileek kaltearen jakinarazpena jasoko dute. Une horretatik aurrera, detektatutako intzidentzia konpontzeko izapideak hasiko dira. Herritarrak, bere aldetik, jakinarazpena jasotzen du bere telefono mugikorrean, baldin eta egoera aldatzen bada.

Linea Berdearen bidez, ingurumenari buruzko edozein kontsulta ere egin dezake erabiltzaileak. Nahikoa da “Egizu zure kontsulta” aukera hautatzearekin. Gehienez ere 24 orduko epean, gaian aditua den talde batek erantzungo du, doan.

Linea Berdea zerbitzura www.lineaverdetafalla.es domeinuaren bidez ere sar daiteke. Gorabehera bat jakinarazteaz edo kontsulta bat planteatzeaz gain, erabiltzaileak ingurumen-kontsultaren eduki zabala du (jardunbide egokien gida, aholkuak, udalerriari dagokion informazioa, etab.).

Linea Berdeak 902 193 768 telefono-zenbakian ere eskaintzen ditu zerbitzuak, 08:00etatik 17:00etara.

Linea Berdea  zerbitzuaren bidez, hala eskatzen duen erabiltzaileak Udalak berak igorritako informazio-komunikazioak jaso ditzake. Udalerrian dauden interesgune nagusiak eta bertako informazioa ere kontsulta ditzake.

Tafallako Udala oso pozik dago orain arte lortutako emaitzekin, eta herritarren parte-hartze garrantzitsua eskertzen du, herritarrek beren udalerriarekiko duten inplikazioa eta interesa erakusten baitu.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento