Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2016ko uztailak 28

2016ko Festetako Programaren aurkezpena

Foto noticia

2016/07/28

Programa Fiestas 2016Gaur goizean Tafallako Udaletxean 2016ko Festetako programaren aurkezpena egin dute Jai Batzordeko kideak. Bertan, programaren nobedadeak azaldu dituzte.

Nobedadeak

Nahiz eta urteroko ildo berean jarraitu, aurten zenbait aldaketa izan dira jaietako programan. 8 eta 14 urte bitarteko umeentzako ‘Junior Gunea’ izan daiteke nabariena. Gune honetan, Ereta Kirolgunean izango dena, gazteak zenbait jardueraz gozatzeko aukera izango dute abuztuaren 15, 16, 17 eta 20ean, hala nola, Herri-Kirolak, Grand Prix, Pankarta tailerra edo dantza jaialdia.

Beste aldetik, abuztuak 17 Txikien eguna izango da. Hori dela eta, Tafallako Erraldoien I. topaketa ospatuko da. Bertan, Tafallako Erraldoi eta Buruhandiak, Garcés de los Fayos Ikastolako Konpartsa eta Asier Marcoren Konpartsa kalejiran aterako dira Nafarroako plazatik Pikondo plazatxora, dantzari eta txistulari txikieen taldeekin batera.

“Aurreko urteetan txikienentzat jarduera asko ez zegoela nabari izan dugu, hori dela eta, aurten egin ditugun aldaketak haientzat izan dira”, nabarmendu du Haizea Lizarbek, Jai Batzordearen Titularrak.

Bestalde, zezenetara joaten ez denentzako ere zenbait aktibitate prestatu dituzte. Abuztuak 15 ‘Elektrotxaranga’ egongo da Tafallako kaleak alaitzen; 16ean ‘Lazy Daisy Band’-aren kontzertua izango da Arkakuso plazatxoan, eta 19an Pseudobanda egongo da kalea musikaz blaitzen.

Aurrekontua

Aurtengo festetako aurrekontua 6.000 euroetan txikiagotu egin da aurreko urtekoarekin konparatuz gero. Osotara, 200.000 euro inguru balio izan du programak. Modu honetan banatu da aurrekontua (seguruak, hitzarmenak eta diru-laguntzak izan ezik) :

  • Jai-aurreko astea: 4.000 euro.
  • Jota Lehiaketa: 6.500 euro.
  • Junior gunea: 2.000 euro.
  • Txikien gunea: 10.00 euro.
  • Nagusien bazkaria: 6.100 euro.
  • Orkestak. 26.000 euro.
  • Zezen jarduerak: 36.000 euro.
  • Besteak: 13.000 euro.

Bazkaria nagusientzat

Abuztuak 18, Ereta Kirolgunean izango da nagusientzat bazkaria. Joan ahal izateko izena eman behar da Udaletxeko Bulego Nagusian, abuztuaren 2tik abuztuaren 10eko ordu biak arte. 1955ean edo lehenago jaio direnak apuntatu daitezke. Tafallan erroldatutak daudenak 5 euro ordaindu behar dituzte; bisitariak aldiz, 18 euro.

Pilota

Urtero bezala, profesional mailako pilota partiduak izango dira. Aurten, abuztuaren 16ean izango da. Sarrerak erosteko bi data daude: abuztuaren 5ean Hiritar zentroan (19:30 – 21:00 artean) eta abuztuaren 12an Ereta Kirolgunean (19:00 – 20:00 artean). Sarrera hauek 20 euro balio dute; aldiz, takillan egun berean erosi nahi izan ezkero, sarrera 25 euro balioko du.

Zuziria ikusteko gonbidapena

Tafallan erroldatuta bazaude eta 16 urte edo gehiago badituzu, zuziria Udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango duzu. Horretarako, abuztuaren 1etik abuztuaren 9ko ordu biak arte zure izena eman behar duzu Udaletxeko Bulego nagusian. 4 sarrera bikoitz sosketatuko dira.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento