Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna
Gaur, azaroak 20 osteguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hain garrantzitsuak diren eskubide hauek ikustaraztearen garrantzia gogoratzen dugu, iaz Erdial...
Bertan aurrera eramaten ari diren proiektuak azaldu ziren, hurrengo GKEen ordezkarien eskutik: Arquitectura sin Fronteras, Mundubat Fundazioa, El Salvador Elkartasuna Fundazioa, Mugarik Gabe Nafarroa eta Saharako Lagunen Nafarroako Elkartea.
Topaketa honen bidez proiektu hauek garatzen ari diren lekuetan izan diren lorpen eta ondorioak bistan geratu ziren.
Tafallako Udalak Garapenaren aldeko Lankidetza Programa hau bultzatzen du, garapen bidean dauden lurraldetan giza garapena eta ahalmen sozio-ekonomikoak indartzeko helburuarekin. 2017. urtean programa honek 50.000€ko aurrekontua izan zuen, Nazio Batuen gomendioak jarraituz, esparru munizipalean ere nazio arteko lankidetza bultzatuz.
Proiektuak ondokoak izan ziren:
ARQUITECTURA SIN FRONTERAS: “Santa Rosa de Copán-go Amatasun Etxearen birgaitzea”. HONDURAS. – 15.000 €.
MUNDUBAT FUNDAZIOA: “Landa eremuko emakumeen eta haien familien bizi baldintzen hobekuntza”. GAZAKO IPARRALDEA. – 15.000 €.
EL SALVADOR ELKARTASUNA KOLEKTIBOA: “Suchitotoko 10 erkidegotan banku komunalak ipintzea”. EL SALVADOR. – 3.627 €.
MUGARIK GABE NAFARROA: “Nikaraguako iparraldeko emakumeak indarkeriarik gabe eta justizia sozialean bizi ahal izatea”. NIKARAGUA. – 1.373 €.
SAHARAKO LAGUNEN NAFARROAKO ELKARTEA: “Tindufeko kanpamenduetan dauden Saharar errefuxiatuentzako osasun laguntza”. ARGELIA. – 15.000 €.
Gaur, azaroak 20 osteguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hain garrantzitsuak diren eskubide hauek ikustaraztearen garrantzia gogoratzen dugu, iaz Erdial...
Ostiral honetan, azaroaren 21ean, 20:30etan, Tafallako Kulturguneak "Ícaro" antzezlana hartuko du. Sarrerak esteka honen bidez eros daitezke. STRAD, El biolinista errebeld...
2025ean egindako Enplegu Tailerraren arrakastaren ondoren, Tafallako Udalak Enplegu Tailer berri bat eginen du 2026an. Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansare Zerbitzu...