2017/03/15
Tafalla Kirol Hiriak eta Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak 2017ko Aste Santuko Hiri Udalekuak antolatu dituzte, gure seme-alaben oporraldietan bizitza, lana eta familia eginkizunak bateratze aldera. Hiri Udalekuen jarduera kokatzen da Tafallako Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunerako Planean, eta Tafallako Bateragarritasunaren Aldeko Itunean. Zehazki hauek dira intereseko datuak:
Lekua: Jarduerak Tafalla Kirol Hirian izanen dira.
Egunak: Apirilak 18, 19, 20 eta 21 (izen emate kopuruak zerbitzua bideragarri egiten badu).
Adinak: 3-12 urte.
Ordutegia: 7:45tik 15:15era.
Sarrera eta irteera ordutegi malgua.
Bazkaria: Kolonietan bazkaltzeko aukera eskaintzen da, bazkaria etxetik eraman edo katerin zerbitzua erabiliz (7€/bazkaria gutxi gora behera).
Izen-ematea: Martxoaren 15etik apirilaren 7ra Tafalla Kirol Hirian. Plaza mugatuak dira eta lehentasuna emanen zaie familia-bizitza, bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartu behar dituenari.
Matrikula: Ordainketa eskudirutan edo txartelaren bidez eginen da, onartua izan dela berretsi ondoren.
Prezioa seme-alaba kopuruaren bidez aldatzen da:
– Haur bat izena emanda duen familia: 55 €
– Bi haur izena emanda dituen familia: 100 €
– Hiru haur edo gehiago izena emanda dituen familia: 150 €
Euskara ahal den neurrian erabiliko da jardueretan.
Bilera: Aipatutako guztiaren gainean solasteko bilera apirilaren 10ean, asteartea, izanen da, 17:30ean, Tafalla Kirol Hirian.