Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna
Gaur, azaroak 20 osteguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hain garrantzitsuak diren eskubide hauek ikustaraztearen garrantzia gogoratzen dugu, iaz Erdial...
20/09/2017
Gaur goizean Tafallako Udaletxean, hurrengo hiru hilabeteetarako prestatu den eskaintza sozio-kultural berria aurkeztu da. Bertan, antolatzen ibili diren kolektiboen zenbait ordezkari egon dira: Raquel Alvarez, Berdintasunaren arloko zinegotzia; Albina Prieto, zinegotzia; Aurora Beroiz, Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuak; Imelda Mañeru, Berdintasun teknikaria eta Ana Flamarique, Euskara teknikaria
Gizarte-zerbitzuen, Euskararen eta Berdintasunaren alorretan elkarlanean ibili dira egitaraua osatzeko. Hemen, tailerrak, erakusketak, mintzaldiak eta kurtsilloak antolatu dira genero eta kultura ezberdineko hiritarren artean berdintasuna eta elkar-ulertzea bultzatzeko
Ongizate-sozialaren alorrean informatu dute erabilitako aurrekontua 1500€-koa dela. Besteak beste, familia-harremanak lantzeko, estresa eta antsietatea bideratzeko edo musika eta mugimenduaren bidez ongizatea sortzeko tailerrak emango dira. Berdintasunaren alorrean ordea 3500€ inbertitu dira, emakumeen arazoei aurre egiteko ekintza ezberdinetan.
Tailer batzuek haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute. Hau jarduera eguna baino lehen eskatu beharko da e-postaz: igualdad@tafalla.es
Ekintzetan izena emateko 012-ra deitu beharko da eta gehienez 15 pertsona sartuko dira tailer bakoitzean.
Azkenik, Euskara Zerbitzuak hezitzaileek euskara sustatzeko ikastaroa antolatu du. Euskarabideak antolatutako tailer honetan izena emateko Dindaia Fundazioaren bitartez egin beharko da.
Gaur, azaroak 20 osteguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hain garrantzitsuak diren eskubide hauek ikustaraztearen garrantzia gogoratzen dugu, iaz Erdial...
Ostiral honetan, azaroaren 21ean, 20:30etan, Tafallako Kulturguneak "Ícaro" antzezlana hartuko du. Sarrerak esteka honen bidez eros daitezke. STRAD, El biolinista errebeld...
2025ean egindako Enplegu Tailerraren arrakastaren ondoren, Tafallako Udalak Enplegu Tailer berri bat eginen du 2026an. Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansare Zerbitzu...