Emakumeen VIII. San Fermin Esku Pilota igande honetan Ereta Pilotalekuan
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
2018/06/25
Bihar hasiko dira Tafallako Gazte Jaiak, eta asteartetik igandera mota guztietako ekimenak izango dira: antzerkia, musika, erronda garitoetatik, bazkari herrikoia, kiliki eta erraldoiak…
Javier Zabalzak emango dio hasiera egitarauari, “La Kolasa” Gazte Etxean ospatuko den hitzaldiarekin. Historialari tafallarrak bere analisi pertsonala eskainiko du erromanizazio garaiko Erdialdeko baskoiei buruz, ibilbide bat Las Eretas, Andelos eta Santa Cruzeko aztarnategietatik.
Asteazkenean, ohizkoa den bezala, antzerki obra bat egongo da, “4 sillas para 3”.
Aurtengo nobedadeetako bat Gaztepintxo Harroa izango da, LGTBI pertsonen kolektiboari erreferentzia eginez. 19:30etan kontzentrazio bat ospatuko da Nafarroako Enparantzan eta 20:00etatik aurrera Alde Zaharreko hainbat txokotan animazioa egongo da.
Ostiralean bokatada bat egongo da afaltzeko Arkakusoen Plazatxoan. Ticketak la Kolasan hartu ahalko dira ekainak 28 osteguna arte, larunbateko bazkariko ticketen antzera.
Aurten La Oreja Cortada Rock Jaialdiaren hamabostgarren edizioa ospatuko da. Hiru esparrutan banatuta, estilo ezberdineko musikariak egongo dira eguerditik gauerarte. DJ-ak, kantautoreak, musika taldeak… Herriko hainbat gaztek parte hartuko dute bertan: Aitor Ayerra abeslariak, Cesar Magan edo Ion Kombo DJ-ak, ZufiSamba Rubios Party hirukoteka edo Ostikadak, Los Lucians eta Zartako-K taldeek. Azken hauek, 2018. urtea haien azkena izango dela iragarri eta gero, urte eta erdi ostean herrian bueltan izango dira.
EKAINAK 26 ASTEARTEA
19:30 La Kolasa Gazte etxea.
Historiari buruzko hitzaldia Javier Zabalzarekin.
20:00 Arkakusoen plazatxoa.
Kale antzerkia “4 sillas para 3”
EKAINAK 28 OSTEGUNA
19:30 Nafarroako Plaza
LGTBIren elkarretaratzea.
20:00 Erdiguneko taberna gunea.
Juvepintxo-gaztepintxo harroa.
Kale animazioa Nafarroako Ilusionismo Elkartearen eskutik, Tutan Magoa eta konpainiarekin.
Kontzertua Pasadizoko plazatxoan «BANDADA»
EKAINAK 29 OSTIRALA
19:30 Arkakusoen plazatxoa.
Oilarren borroka (Hip-Hop erakustaldia).
21:30 Arkakusoen plazatxoa – erdiguneko taberna gunea. Bokatada 3€ aukeratu zure bokata, txartelak Kolasan ekainaren 28ra arte, osteguna
22:30 Bakarrizketa Diego Varea vs. Msias
(Valentzia).
23:30 Arkakusoen plazatxoa.
EOINIAN ELEKTRO (elektro-txaranga)
EKAINAK 30 LARUNBATA
11:00 Txupinazoa Kolasan. Erronda teknokarroarekin iparraldeko garitoz garito. Ibilbidearen erdian petardoak jaiei hasiera emateko.
14:30 Kondearen parkean
Bazkari herrikoia –baso aldean- 15€ bazkaria+kontzertuak.
Sarrerak Kolasan 17:00-20:00 ekainaren 28ra arte, osteguna.
15:30 XV. Jairock La Oreja Cortada-doan
GUNE LASAIA: Ayerra
KOTARRO GUNEA: Oilarren borrokaren bukaera – Asier&Jeison Itziar&Rocioo
Cesar Magan – Ion Kombo ZufiSamba_Rubios Party “ZSRP”
TXIMALUZE GUNEA: Ostikadak – Noise – Los Lucians – Ezen Balea – Charly Efe – Zartako-K
UZTAILAK 1 IGANDEA
12:30 Nafarroako plaza. Gaiteroen eta Asier Marcoren erraldoi eta buruhandien konpartsa.
12:00 – 15:00 Puzgarriak Nafarroako plazan
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...
Maiatzak 3 igandea Sarrera: 4€ Centro Cultural Tafalla Kulturgunea: 18:00 Buruaren magia eta emozioa batzen dira «Sinestea Boterea da» eskaintzeko, Toni Bright-en menta...