Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko maiatzak 30

2018ko Tafallako jaiek badaukate kartel ofiziala

Foto noticia

2018/05/30

cartel_fiestas_2018Gotzon Aznarrek diseinatutako “Jaia entzun dadila” kartelak iragarriko du gure hiriko aste nagusia.

Pasa den astean burututako bozkaketa herrikoia eta gero, izandako bozken %81arekin nagusitu da irabazlea epaimahiak aukeratutako beste bi kartelen gainetik. Epaimahia hurrengo pertsonek osatu zuten: Jacinto Goñi, Festa Zinegotzia eta epaimahiako lehendakaria;  Javier Zudaire, Leire Sevillano, Jose Miguel Ullate, Ana Armendariz eta Xabier Lizarbe.

Osotara 222 bozka izan dira, 179 irabazlearentzat, 27“Handienak” hirugarren aukerarentzat eta 16 “¿Me sigues… a las fiestas?”  lehenengo aukerarentzat.

Gauzak horrela izanda, Gotzon Aznar tafallarrak hirugarren aldiz irabazi du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren jaietako kartel txapelketa.

Osotara 22 diseinu aurkeztu ziren eta haietatik 4 baztertu ziren lehiaketaren oinarriak ez errespetatzeagatik. Kartel guztiak Tafalla Kulturgunean ikusgai egongo dira ekainaren 17a arte.

Txikien lehiaketan Nahia Larrasoaña Gortarik irabazi du lehen saria, Iraide Echenique Callejak bigarrena eta Ander Chacha Gaguancelak hirugarrena.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan

Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan

Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento