Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko apirilak 3

2018ko Tafallako Jaietako helduentzako zein umeentzako kartel lehiaketa

Foto noticia

programa_fiestasBeste urte batez Tafallako Udalak bere jaiak iragarriko dituen kartela aurkitzeko lehiaketa abian jarri du. Kartelak aurkezteko epea luzaezina izanen da eta 2018ko maiatzaren 14ean, astelehena, 14:00etan amaituko da. Lanak epea burutzerakoan Udalaren esku egonen dira, eta ez da epez kanpo aurkeztutako lanik onartuko.

Jai Batzordeko Lehendakaria izanen da Epaimahaiburua edo honek eskuordetzen duen zinegotzia. Epaimahaia Tafallako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak izendatuko dituen pertsonek osatuko dute, eta hauek 3 kartel aukeratuko dituzte. Kartel hauek Tafalla Kulturgunean ezarriko dira, 2018ko maiatzaren 21etik 25era arte, gerora herritarrek hautatzeko gustokoen duten kartela, web horri honetan edo Kulturguneko atezaintzan egin ahalko den bozkaren bidez.

Helduen kasuan sari bakarra izango da, 800€koa. Umeen kasuan hiru sari banatuko dira, 100€, 50€ eta 35€koak.

Hurrengo dokumentuetan lehiaketaren oinarriak ikusi daitezke:

HELDUENTZAKO OINARRIAK

TXIKIENTZAKO OINARRIAK

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento