Apirilaren 28an Uxueko Erromeria ospatuko da. Hau Espainiar Estatuko zaharrenetarikoa da, eta 1043. urtean Tafallako biztanleek, Nafarroak Aragoiko Erregearen aurka irabazi zuen gatazka Ama Birjinari eskertzeko burutu zuten ibilaldian dauka jatorria. Gaur egun Andre Mariaren hiribildu honek milaka erromesen bisita jasotzen du eta aitortza zein festa eguna bihurtzen da, fededun eta ez fededunentzat.
Uxueko Ama Birjinaren kondaira
Kondairak dioenez, artzai batek uxo bat ikusi zuen etengabean haitzulo batetik sartzen eta irteten. Hau uxatzeko asmoz, artzaia zulora hurbildu zen eta usoak hegalak astintzen ari zelarik, bertatik alde egiten ez zuela ikustean, hantxe ikusi zuen: Ama Birjinaren irudi erromanikoa. Berehala herritarrei abisua ematera joan zen eta hauek herria lekuz eta izenez aldatu zuten, gaur egungo eliza dagoen lekura. Horrela jaio omen zen Uxue.
EGITARAUA
05:30 – Erromesen irteera Tafallako Santa María elizatik
07:00 – Tafallako Korporazioaren irteera
07:30 – Tafallako erromesen iritsiera San Martinera
07:45 – Tafallako erromesen irteera San Martinetik
08:00 – Tafallako erromesen iritsiera Uxueko zubira
08:45 – Tafallako Erromesen hamaiketakoa
09:00 – Herrietako erromesen irteera gurutzetik
09:15 – Hamaiketakoaren osteko irteera
09:40 – Tafallako erromesen irteera gurutzetik.
10:30 – Meza Nagusia
12:00 – Auroroen Meza
15:45 – Arrosarioa – Agurra
16:10 – Irteera Basilikatik
16:30 – Gurutzearen agurra
18:00 – Aurorak San Martinen
21:00 – Sarrera Tafallara
