Tafalla Kirol Hiriak eta Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak 2020 /2021eko Hiri Udalekuak antolatzen dituzte gure seme-alaben oporraldietan bizitza, lana eta familia eginkizunen bateratzea eta erantzunkidetasuna laguntzearren. Hiri Udalekuen jarduera Tafallako Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunerako Planean eta Tafallako Bateragarritasunaren Aldeko Itunean kokatzen da.
Hona hemen datu interesgarriak:
Lekua: Jarduerak Tafalla Kirol Hirian eginen dira.
Egunak: Abenduaren 28tik 31era eta Urtarrilaren 4tik 5era.
Izen-emate kopuruak zerbitzua bideragarri egin behar du.
Adinak: 3-12 urte.
Ordutegia: 7:45tik 15:15era. Sarrera eta irteera ordutegi malgua.
Bazkaria: Kolonietan bazkaltzeko aukera eskaintzen da, bazkaria etxetik eramaten.
Izena eman: Abenduaren 17tik 22ra , 012 deituz. Toki mugatuak dira eta lehentasuna emanen zaie bizitza, lana eta familia eginkizunak bateratzeko beharra duten familiei.
Matrikula: Ordainketa kreditu-txartelaren bidez eginen da.
Haur bat 40€ (3 egun) – 60 € (6 egun)
Bi haur 70€ (3 egun) – 100 € (6 egun)
Hiru haur edo gehiago 105€ (3 egun) – 150 € (6 egun)
Egun bat 15€ haur bakoitzeko
Informazio gehio: Posta elektroniko bat bidal zedin arropa, hamaiketakoa, etab… bezala beharrezko informazio guztiarekin.
Agur bero bat:
Goizeder Juango Lizarbe
Berdintasun Zinegotzia