Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko urriak 29

2020. urtean garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko deialdi publikoa

Foto noticia

Alkatetzaren ebazpenaren arabera, Tafallako Udalak, 2020ko urriaren 14an, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zuen.

Deialdiaren xedea: aipatutakoa

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako gehienezko zenbatekoa: 50.000 €

Oinarri arautzaileen argitalpena: Diru-laguntzen Oinarri Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, Tafalla), www.tafalla.es webgunean edo 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2017 urriaren 5ean.

Deialdiaren argitalpena: Diru-laguntzen Oinarri Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, Tafalla, 31300), www.tafalla.es web orrian edo 2020ko urriaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eskaerak aurkeztea: Tafallako Udaleko Erregistro Orokorrean, Nafarroa plazako 5ean, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein erregistrotan.

Tafallako Udalaren Erregistro Elektronikoan aurkezten diren eskaerak erregistro bakar baten bidez egin beharko dira. Erregistro horrek gehienez ere 8 megako 4 dokumentu izanen ditu.

Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. 2020ko azaroaren 26an amaituko da.

Tafallan, 2020ko urriaren 27an
Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento