Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko martxoak 16

2022ko Pikutxo Gaztearen sarien banaketa

Foto noticia

Atzo ospatu zen Kulturgunean 2022ko Pikutxo Gaztearen sarien banaketa. Bertan, 2022ko inauterietako mozorrorik onenak saritu ziren hainbat kategoriatan. Hemezortzigarren edizio honetan, Gazteriaren Arloak sari-banaketa sortzeko helburua azpimarratu nahi izan zuen, hau da; haien denbora, esfortzu, umore eta asmamenarekin egun dibertigarri eta koloretsu hauetan bizilagunei gozarazten dieten pertsona guztiei modu xumean eskerrak ematea.

Eskerrak eman nahi izan zizkion ere Inauteri eta Festetako Batzordeari, lantalde altruista txiki baina eraginkorraren bidez, anitza aurrera ateratzen duelako, muga ekonomikoak kontuan hartuta.

Hauek izan dira aurtengo lehiaketaren irabazleak:

Landa-inauteriak:

Tafallako Gazteak kolektiboa, landa inauterien antolaketan eta garapenean izan duen inplikazioagatik, Laguneroren azken edizio hauetan guztietan.

Ostalaritzako dekorazioa:

Lehen saria: Pub-Gabalzeka, La Nasari buruz egindako dekorazio espazialagatik.

Accesit: Pub Buster, 50. hamarkadako taberna amerikarraren dekorazioagatik.

Koadrilak

Lehen saria: kuadriga erromatarra

Akzesita 1: “Marmoka jainkosen” koadrila

Akzesita 2: “Mahats-aztarren” koadrila

Ostalaritzak proposatutako gaia: lanbideak

Lehen saria: pilotarien enpresa

Banakako mozorro onena

Lehen saria: Javier Esquíroz, bere habian Cardelina mozorroa janzteagatik.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Kulturguneko aparkalekua ireki da

Kulturguneko aparkalekua ireki da

Tafallako Udalak jakinarazten du hirian ibilgailuentzako aparkaleku berri bat irekiko dela. Instalazio berri horren helburua mugikortasuna hobetzea eta tokiko zerbitzu eta sal...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento