Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko martxoak 15

2023ko Jaietako Kartel Lehiaketarako kartela aurkeztu dezakezu jada

Foto noticia

2023ko Jaiak irudikatzen dituzten Kartel Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek lanari ekin diezaiokete.

Kartelak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 26ko (asteazkena) 14:00etan amaituko da, eta ezin izanen da luzatu. Lanak Tafallako Udalaren esku egon beharko dira aipatutako epea amaitzen denean, eta ez dira onartuko geroago aurkezten direnak, atzerapenaren arrazoia edozein dela ere.

Lehiatzaileek Tafallako Udaleko Bulego Nagusian aurkeztuko dituzte beren lanak. Postaz edo eskura emanez bidali ahal izanen dituzte. Udalak ez du bere gain hartuko balizko kalteen, galeren edo lehiaketa amaitutakoan obrak itzultzearen gaineko erantzukizunik.

Obrek 70 cm-ko altuera eta 50 cmko zabalera izan beharko dute, eta euskarri zurrun baten gainean muntatuta aurkeztu beharko dira, ahal dela 1 cm-ko luma-kartoia.

Sari bakarra emanen da, 800 eurokoa.

Kartel Lehiaketaren Oinarriak

Kartel Txikia Lehiaketaren Oinarriak

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento