Antolakuntza, aurreko bi urteetan bezala, Tafallako Udaleko Gazteria Zinegotzigoarekin batera, TALKA Gazte Kolektiboaren bitartez izan da. Kolektibo hau Aisialdiko eta Denbora Libreko Begiraleen ikastaro batetik sortu zen, eta duela bi urtetik hona hainbat jarduera antolatu ditu, nagusiki gazteen sektoreari begira.
Egitarauari eustea izan da irizpidea, adin sektore guztien gustukoak diren ekitaldiekin eta, nolabait, hiriko gazteak ez ezik, Tafallako herritar guztiak ere parte hartuz eta partaide eginez. Hiriko hainbat gizarte eta kirol taldek parte hartu dute, baita tokiko merkataritzak ere, ASCOTAren eta tafallar ostalaritzaren bitartez.
Bazkarirako eta jaialdirako sarrerak zein proposatutako jardueretarako izen-emateak Tafallako “La Kolasa” Gazte Etxean eskuratu daitezke arratsaldeko ordutegi berezietan.
Berrikuntza nagusietako bat da, bai bazkaria bai Festirocka, Kondearen parkean egingo direla. Kokaleku horretan egin ziren aurreko denboraldietako formatura itzuliz eta arrakasta handiz eta publikoaren harrerarekin.