Iaz bezala, Alkatetzak eta Jai Zinegotzigoak erabaki du herritarrek aukeratuKO dutela 2025eko Tafallako Jaiei hasiera emango dien suziria nork botako duen.
Horretarako, interesdunek inprimaki hau bete ahal izango dute 2025eko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra. Era berean, hautagaitza modu presentzialean aurkeztu nahi duten herritarrek udaletxeko lehenengo solairuan aurkeztu ahal izango dute, 09:00etatik 14:00etara.
Ondoren, jaiei buruzko informazio-bilera batean, 3 hautagaitza finalistak aukeratuko dira, eta herri-bozketa bidez aukeratuko da proposamen irabazlea.