2015/4/27
350 bat pertsona bildu ziren larunbatean, Tafallan, Txirrindularen III. Eguna ospatzeko, txirrindula erabiltzea eta txirrindularien eskubideak aldarrikatzea eta sustatzea helburua zutela.
Goizeko 11:00etan parte hartzaileak hasi ziren ateratzen hiru ikastetxeetatik eta gainontzeko txirrindulariak gehitzen joan ziren. 12ak aldera, denak bildu ziren Eskualdeko Ikastetxean eta bertan joku zenbaitekin gozatu ahal izan zuten.
Jarduera hau Erdialdeko Kirol Mankomunitateak eta Tafallako Udalak antolatu dute eta EnBIZIate Tafallako hiri-txirringa taldea eta Club Ciclista Tafallés taldeen laguntzaz gain, Garcés de los Fayos Ikastola, Eskolapioak eta Marqués de la Real Defensa ikastetxeetako Guraso Elkartearen laguntza izan du.