2015/6/3
Tafallan ospatu da “Ohitura osasuntsuetan sentsibilizatzeko eguna” eta bertan 350 haurrek parte hartu dute. Horrela, “kirol gehiago, arrisku gutxiago” lemapean, urtean zehar hirian egiten diren hainbat kirolen erakusketa ikusi ahal izan dira.
Beste behin ere, Nafarroa Plaza izan da neska-mutilek bere trebeziak praktikan jartzeko eszenatokia. Gimnastika erritmikoa, dantza edo irristaketaren erakusketa izan dira. Halaber, arratsaldean zehar Caritas gazteak eta Tafallako Ludotekak antolatutako jokuak izan dira. Askari osasuntsua banatu zaie parte hartzaile guztiei. Aurten, berrikuntza bezala, Musika Eskolako banda txikiak amaiera eman dio egunari.
Ekimena “Tafalla osasunaren alde” proiektuan kokatzen da eta Kirol Patronatuak eta Gazte Zinegotzigoak antolatzen dute. Nafarroako Gobernua, Txikilandia Ludoteka eta Caritas Gaztearen laguntza izan du.
