Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko uztailak 19

4000 auroro bildu dira Tafallan, Barasoainen, San Martin Unxen eta Uxuen ospatu den Nafarroako XXXIX. Auroroen Topaketan

Foto noticia

2015/7/19

auroros navarra4000 auroro inguru bildu dira igande honetan Tafallan, Barasoainen, San Martin Unxen eta Uxuen ospatu den Nafarroako XXXIX. Auroroen Topaketan. Larunbatean Santa Maria Parrokian meza egin zen, ondoren Uxueko Ama Birjinia irudia prozesioan eraman zuten Nafarroako Plazara, bertan Auroro talde guztiei ongi etorria egin zaie.

Parte hartu duten herriak: Beire, Zirauki, Goizueta, Milagro, Torralba, Zizur Nagusia, Barañain, Castejón, Deikaztelu, Fontellas, Lerín, Lezaún, Mendabia, Obanos, Olejua-Etayo, Iruñea-La Asunción, Santakara, Tutera, Albalat, Alfaro, Adios-Enéritz-Uterga, Artazu, Azcona-Deierri, Cascante, Cintruénigo, Irunberri, Morentin, Erriberri, Iruñea-Sanduzelai, Villafranca, Villatuerta, Atzeneta del Maestrat, Uncastillo, Vinalesa, Ablitas, Añorbe, Aras, Arroniz, Bakaiku, Berbintzana, Betelu, Kaseda, Corella, Etxarri, Mañeru, Martzilla, Oteiza, Azkoien, Zangoza, Bartzelona-Hogar Nava, Tolosa, Artaxoa, Cabanillas, Cárcar, Desojo, Lizarra, Fustiñana, Larraga, Los Arcos, Monteagudo, Murillo el Fruto, Iruñea-Santa María, GAres, Rada, San Adrián, Viana, Andosilla, Azagra, Mélida, Mendigorría, Murchante, Funes, Lodosa, Pitillas.

auroros TafallaTafallako Auroroak eszenatokira igo dira diskurtsoak entzuteko. Arturo Goldaracena Tafallako Alkateak ongi etorria eman eta egun zoragarria igaro dezatela opa die, bestaldetik Alberto Magán Ciérvide Nafarroako Auroroen Lehendakariak egindako lanak merezi izan duela azpimarratu du eta esker ona zuzendu die bertaratu eta lagundu duten guztiei.

Jarraian, plaza jendez mukururaino zegoela, auroro guztiek Nafarroako Ereserkia abestu dute eta bertaratutakoekin batera Joaquin Madurgaren “Salve Aurora Maria” Nafarroako Auroroen Ereserkia.

Ekitaldia bukatutakoan auroroak taldeka abiatu dira adostutako guneetara, Tafallan zein gainontzeko herri anfitrioietara: Barásoain, San Martín Unx eta Uxue.

12:00etan Tafallara itzultzean, Santa Maria elizan Francisco Pérez Iruñeko artzapezpiku buru zela, euskaristia ospatu da. Ondoren,  2016an Nafarroako XL. Auroroen Topaketako antolatzaile izango diren Cascanteko Auroroei pasa diete lekukoa.

Meza eta gero, “La Tafallesa” Musika Bandak Auroroei lagundu die kalejiran Santa Maria elizataritik Kirol Hiriraino. Bertan bazkari herrikoia antolatua zegoen, bertako talde eta musikariek girotua.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Oinarrizko hezkuntzaren eskaintza Tafallan

Oinarrizko hezkuntzaren eskaintza Tafallan

Ondorengo karteletan Tafallako Oinarrizko Hezkuntza Zentroak (CEBA) Tafallarako eta inguruko herrietarako diseinatutako 2024/25 ikasturterako hezkuntza eskaintza kontsulta dai...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento