Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko irailak 22

Tafallan Migrazioaren Parkea sortzeko ideia lehiaketa

Foto noticia

Tafallako Udaleko Gizarte Zerbitzuen arloko zinegotzi ordezkariak 2022ko irailaren 5ean hartutako Erabakiaren arabera, Tafallan Migrazioaren Parkea sortzeko Oinarri Arautzaileak onartzen dira eta ideia-lehiaketaren gastua baimentzen da.

Esleitzeko modua: lehiaketa hau Epaimahaiaren erabakiaren arabera ebatziko da.

Sariaren zuzkidura: 3.500€ko irabazlea eta 1.500€ accesita.

Proposamenak gauzatzeko aurrekontua, guztira: 50.000€ gehienez.

Oinarrien argitalpena: IRAGARKIA – Nafarroako Aldizkari Ofiziala

Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun baliodun, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. 2022ko azaroaren 2an amaitzen da.

Saria emateko irizpideak: proiektu irabazlea Ereta parkean gauzatuko da. Proposamenek honako hauei ematen dizkieten erantzunak baloratuko dira:

  • Espazio publikoaren irisgarritasuna.
  • Proposamenaren interes espaziala, sormena eta berezitasuna; proposamenaren integrazio orokorra eta espazio berezi, erakargarri eta bakarra sortzeko duen gaitasuna baloratuz.
  • Migrazio-prozesua tratatzeko modua.
  • Kulturen arteko bizikidetzarako gune bat eraikitzeko proposamenak.
  • Jasangarritasuneko eta energia-eraginkortasuneko irizpideak.

Aurkezteko lekua. Proposamenak Tafallako Udaleko Erregistro Elektronikoan aurkeztuko dira: herritarren Karpeta – Egoitza elektronikoa Tafallako Udala

Edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozeinetan.

Tafallako Udaleko Erregistro Elektronikoan aurkezten diren proposamenak erregistro bakar baten bidez egin beharko dira, gehienez 8 megako 4 dokumenturekin.

Proposamena ez bada Udaleko Erregistroan aurkezten, eskaneatuta bidali beharko da posta elektronikoz ssb@tafalla.es helbidera, dagokion erregistroan entregatu ondoren, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento