Apirilaren 4an Tafallan “Abejeras de Valdiferrer” ibilbide balizatua inauguratu zen. 13,5 km-ko pasealekua da, 297 m-ko desnibela du eta Valdiferrer ingurutik igarotzen da. Bertan, bere arkitektura tradizionala ikus daiteke: erletegiak, etxolak, karezko labeak etab., hori guztia ingurune natural polit batean.
Tafallan azken aldian arlo askotan lanean ari den bolondres taldea izan da proiektua aurrera eramateko gakoa; izan ere, proiektua diseinatzeko, tafallar terminoa ezagutzen duten bi adituren laguntza izan da, hala nola Javier Torralba eta Sergio Andiarena; erletegietara sartzeko sastrakak kentzea San Sebastian Jubilatuen Elkarteko Auzolan taldeak egin du; Berdesia elkarteak erlauntza autoktonoak dituen erlauntza bat berreskuratu du, eta balizamendoa Ingurumen Zinegotzigoak egin du. Ibilbide seinalizatu hau Tafallan dagoen 9.a da eta kirola egiteko, terminoa hobeto ezagutzeko eta landa ondare aberatsaz gozatzeko pizgarria da.