Udalak kanabera-masak kenduko ditu Zidakos ibaiaren ibilguan
Laster hasiko dira Zidakoseko kanaberak kentzeko lanak. Nostratec Ingeniería y Diseño SL enpresak zuzenduko du obra, eta 2.964,50 euroko kostua du (BEZa barne). "Zidacos iba...
2015/10/12
Igande honetan txirrindularien aldeko “Bizikleta zuria” izeneko II. Martxa Zikoturista ospatu da, bertan 500 eta 600 txirrindulari inguruk parte hartu dute.
Ekimen honen bitartez, Nafarroan azken urteotan bide indarkeriaren ondorioz hil diren txirrindulariak omendu nahi izan dira. Horrekin batera gizartea, txirrindula elkarteak eta gidariak kontzientziatu nahi izan dituzte errepideko arauei buruz eta Nafarroako Gobernuari eskatu zaio Nafarroako errepideetan segurtasuna eta hobekuntzak egitea.
Irteera goizeko 9etan izan zen eta Traibuenas hil ziren txirrindulariei egindako omenaldiarekin hasi zen. Alargunak izan ziren Tafallako Martxari hasiera eman ziotenak xingola moztearekin batera. Ondoren oroimenezko plaka bana oparitu zitzaien.
Martxa Iruñerantz abiatu zen N-121 errepidetik eta lehen geldialdia Untzuen egin zuten; bertan minutu bateko isilunea gorde zuten 2008ko udan hil zen txirrindulariaren familiaren aurrean.
Iruñera iritsita Nafarroako Jauregiaren aurrean elkartu ziren Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko ordezkariei eta Probintziako Trafiko-buruzagiari emateko agiri bat. 23 klubek, Txirrindulari Elkartek eta Zikloturista nafarrek sinatu dute txirrindularien bide segurtasuna hobetzea helburu duen agiria. Elkarretaratzean ekainan istripua izan zuen Álvaro Mata Iruñeko kirolari gazteari plaka bat eman zitzaion.
Lehiakorra ez den martxa hau Erdialdeko Zikloturista Klubak eta Nafarroako gainerako Zikloturista Elkarteek antolatu dute.
Laster hasiko dira Zidakoseko kanaberak kentzeko lanak. Nostratec Ingeniería y Diseño SL enpresak zuzenduko du obra, eta 2.964,50 euroko kostua du (BEZa barne). "Zidacos iba...
Tafalla Kulturgunean 2024ko urrian egingo diren erakusketa berriak: Alde batetik, urriaren 1etik 18ra, Tafalla Kulturguneko Erakusketa Aretoan, lehenengo solairuan, "Gailur...
Tafalla galaz jantzi zen atzo arratsaldean, egun hauetan oso ohikoa ez den ekitaldi batean; izan ere, Udalbatza osoa, Erraldoi eta Buruhandien segizioarekin batera, Zaldikoak,...