Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko ekainak 2

“Daviden ibilbidea” argazki erakusketa Rumiyana Teneva eta Yasen Kazandijieven eskutik

Foto noticia

Ekainaren 3tik (larunbata) uztailaren 2ra (igandea) Tafalla Kulturguneko ezkaratzean “Daviden ibilbidea” argazki erakusketa ikusgai izango da, Rumiyana Teneva eta Yasen Kazandijieven eskutik. Inaugurazio ekitaldia larunbatean izango da, ekainak 3, 19:00etan. Erakusketaren komisarioa Juan Manuel Fernández Cuichán izan da.

2017ko azaroan hasi zen Rumiyana Teneva eta Yasen Kazandjieven “David” proiektua. Bilaketa espiritual bat da, iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi bat, ispiluekin presentzia-denboran, mugarik gabe, ekialdetik emendebaldera zein iparraldetik hegoaldera Sefardi eta Ascuazí kultura lotuz. Azken bostehun urteetako migrazio juduen historia konplexua da. XV. mendearen amaieran juduak Espainiatik kanporatu zituztenetik 1880tik aurrera Ekialdeko Europatik migrazio masiboa egin zen arte eta 1948an Israelgo estatua sortu zen arte. Migrazioek lotura estua izan zuten juduen diasporaren gainbehera eta zentroen gorakadarekin. Lurralde arteko diasporako kide gisa, juduek rol garrantzitsua bete zuten kulturen arteko bitartekari gisa Europako historian.

Argazki-erakusketaren asmoa munduko hainbat tokitako Daviden bideari jarraitzea da, besteak beste: Espainia, Frantzia, Alemania, Txekiar Errepublika, Errumania, Polonia, Hungaria, Maroko, Bulgaria, Ukraina, etab. Etorkizunean herrialde gehiago sartzea aurreikusten duen proiektua garatzen ari da. Argazkiak egiteko erabili den teknika analogiko-digital mistoa eta digitala da.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento