Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2026ko apirilak 13

Txirrindula Eguna ospatuko dela apirilaren 18an

Foto noticia

Plazer handiz jakinarazi nahi dizuegu Txirrindula Eguna ospatuko dela apirilaren 18an. Egunaren helburuetako bat da garraiobide osasuntsu hau suspertzea eta txirrindularien eskubideaz ohartaraztea.

Jai giroan ospatuko den eguna izatea nahi dugu, topaketa eguna, ez lehiakorra eta bai familiarra. Jarduera ikaslego osoari eta lagundu nahi dutenei ere zabalik dago. 8 urtetik behekoen kasuan heldu baten laguntza ezinbestekoa izango da.

6 kilometroko luzera izango duen ibilbidea egingo da Tafallan barna, Udaltzaingoak lagunduta. 3 irteera finkatuko dira eta bertatik parte hartzaileak joango dira sartzen. Ikaslegoa, zein ikastetxetakoak diren kontuan hartu gabe, abiapuntu hauetako edozeinetik aterako dira.

Derrigorrezkoa izango da kaskoa erabiltzea, txirrindulak egoera onean egotea gomendatzen da, batez ere galgak.

 Antolatzaileak: Erdialdeko Kirol Mankomunitatea eta Tafallako Udala.

Sustatzaileak eta laguntzaileak:  Garcés de los Fayos Ikastola, Escuelas Pías eta Marques de la Real Defensa ikastetxeetako Guraso Elkarteak (APYMAk).

EGITARAUA

  • 11:00.-  Irteera Ikastola
  • 11:05.-  (gutxi gora behera). Irteera Komarkaletatik
  • 11:10.-  (gutxi gora behera). Irteera Eskolapioetatik
  • 11:45.- (gutxi gora behera).Irteera Zezen Plazako Parkinetik ( gurpiltxodun bizikletak eta bizikleta txikiak )
  • 12:15 Helmuga Ereta: hamaiketakoa (nork berea), fruta banaketa.
  • 12:45 Jardueraren bukaera. Itzulera parte hartzaileen esku.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento