XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA,
JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2016 Foru Agindua, 118E/2023 Foru Aginduaren arabera
eguneratua. Foru Agindu horren bidez, lurzoru urbanizaezinean suteen erabilera arautzen da, basosuteak prebenitzeko. Foru araudi horrekin bat etorriz, uda garaian erabat debekatuta dago basoetan sua erabiltzea, eta, gainera, udalaren eskumena da gure udalerriko hiri partzelen segurtasuna, osasungarritasuna eta apaindura zaintzea, eta erabat debekatuta dago sua, oro har, eta, beraz, barbakoak, kanpin-gasa eta abar erabiltzea, bando hau argitaratzen denetik aurrera, Tafallako hiriguneko eremu
hauetan:
- Santa Luzia pinudia, kaleak: Artaxoa, Sorkunde, Santa Luzia, San Nikolas belena, Juan de Ancheta, La Peña, Harresiko gainekoa eta Poyo.
- Gurutzeta gaina, kaleak: Miranda Arga eta Gurutzeta gaina
- Ereta pasealekua eta Errepublika pasealekua.
- Las Torres auzoa, kalea: Zidacos etxemultzoa
Herritarrei arretarik handiena eskatzen zaie, eta ohartarazten zaie Alkatetzak Bando honetan ezarritakoa ez betetzeak dagokion zehapena ekarriko duela.
Hori guztia BANDO bidez argitaratzen da, denek jakin dezaten
Tafalla. Alkate-Udalburua
Xabier Alcuaz Andueza