Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
2015/11/11
Aurten berriro ere, Berdintasun Batzordeak programazio anitza antolatu du A25 egunerako, alegia Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako. Gazteria Arloaren laguntzaz antolatu eta Kolasan garatuko diren jarduerekin bat egingo dute.
Azaroak 18, asteazkena
Zinema: “Refugiado”
Matíasek eta bere ama Laurak etxetik arinki alde egitera behartuta ikusten dute beren burua aitaren enegarren erantzun bortitzaren aurrean. Matíasek 7 urte ditu eta Laura haurdun dago, baina noraezean ibili beste biderik ez dute, leku baten bila babestua eta gordeta senti daitezen.
Lekua:Centro Cultural Tafalla Kulturgunea
Ordua: 20:00.
Sarrera: 4 €
Azaroak 21, larunbata
III. Herri Martxa emakumeekiko indarkeriaren aurka.
Hiritarrak batzeko ekimena da hau eta emakumeekiko indarkeriaren gaitzezpena adieraztea du helburu. Ibilbidea nahi den modura egin daiteke: oinez, korrika, txirrindulaz edo patinez.
Ordua: 12:30.
Ibilbidea: Nafarroa Plaza, Arkakusoen Plazatxoa, Kale Nagusia, Zazpi Kale, Arturo Monzón, Severino Fernandez etorbidea eta Nafarroa Plaza.
Azaroak 23, astelehena
Mahai-ingurua Médicos del Mundorekin:
– Arreta sozio-sanitarioa Tafallaldeko klubetan prostituzio egoeran dauden emakumeei. Maite García Pérezen eskutik
– “Hombres que consumen mujeres-Emakumeak ahitzen/kontsumitzen dituzten gizonak” ikerlanaren aurkezpena Paula Mauro Masen eskutik.
– Emakumeen salerosketa Yolanda Rodríguez Villegasen eskutik.
Lekua: Kultur Etxea
Ordua: 19:00.
Sarrera doan
Azaroak 25, asteazkena
Elkarretaratzea eta Adierazpen Instituzionala, Manifestuaren irakurketa.
Lekua: Nafarroako Plaza
Ordua: 12:00.
BERDINTASUNAREN DIPTIKOA (1,26 Kb)
Azaroa bitartean Kolasan lantegi sortzaileak, erakusketak, hitzaldiak, .. eta hainbat ekimen antolatu dira indarkeria sexistari aurre hartzeko asmoarekin. Ezagutu.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...