Astelehen honetan aurkeztu zen Tafallako Udalean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren egitaraua, Berdintasun Batzordeak La Kolasa Gazte Etxea eta talde feministen laguntzarekin antolatua.
Azaroak 25eko kanpaina Berdintasun Teknikari munizipalen sareak sortutako proposamena da. Aurtengo ideia nagusia gizonak berdintasunaren aldeko borrokara batuz doazela aipatzea da eta egiteke dagoen bidea elkarrekin egin behar dugula.
Azaroak 25erako deialdi berezia zabaltzen diegu gizonei, ez bakarrik mobilizazioetan parte hartzeko, baizik eta egunerokotasunean berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa hartu dezaten
Bihar, azaroak 14 osteguna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan, Iruñan, herrialde guztietako alkateek prensaurreko baten bidez manifestua aurkeztuko dute. Tafallako Udala ere bertan izango da.
Egitaraua Nafarroako Berdintasun Institutuaren diru laguntzarekin prestatu da.
EGITARAUA
