Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko abenduak 29

Abeltzaintza erabilerarako itxiera Tafallako Mendi Planoan

Foto noticia

Tafallako Udalak, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin elkarlanean, abeltzaintza erabilerarako itxiera bat gauzatu berri du Tafallako Mendi Planoan. Itxiera hori Tafallako Mendi Komunaleko Baso Antolamenduaren lehen Berrikuspenean aurreikusita zegoen, zeina 2021eko otsailaren 23an onartu baitzen Osoko Bilkuran, eta diru-laguntza osoa jaso du.

Instalazioaren helburu nagusia inguruko material erregaia murriztea eta karraskalaren biodibertsitatea handitzea da, ganadu handia estentsiboan erabiliz. Ganadu mota honen erabilera historikoak gure inguruko paisaia asko moldatu ditu iraganean, suteen prebentzioa eta espezieen biodibertsitatea bultzatuz. Era berean, azienda mota horren erabilerak atzera egin duenez, eta udalerrian erabilera horietako batzuk berreskuratzeko, beharrezkotzat jo da itxitura hori sortzea.

Instalazioak 32 hektareako azalera hartzen du, eta 2.350 metro linealeko itxitura du. Bertan jarri dira: piketeen bi ataka, bizikletei sarbidea emateko Kanadako pasabide motako bi arrapala, zortzi pasabide goratu eta ezkutaleku erako zortzi pasabide. Itxitura hori akazia-piketez egin da, gehienez 2 metroko distantziara jarrita, alanbre-arantzadunez egindako bost harirekin, batez ere azienda handia eta, beharrezkoa balitz, ardi-azienda kontrolatzeko, neurri txikiagoan bada ere. Beste itxitura-mota bat erabiltzea, abeltzaintza-sarea adibidez, baztertu egin da, zaldi- eta behi-aziendarekin eraginkortasuna galtzen duelako eta, oro har, faunarentzat iragazkortasun txikiagoa duelako.

Laster Tafallako Udalak Baldintza Teknikoen Plegua argitaratuko du, inguru horretako larre-aprobetxamendua arautuko duena. Bertan, abere-zama, erabilera-garaiak, larreen balioa eta abar ere jasoko dira. Jolas- eta kirol-erabilerak bateragarriak izango dira itxitura honek hartuko duen abeltzaintza-jarduerarekin.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube