Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Igande honetan, abuztuaren 1ean, IHESaren aurkako eguna ospatzen da. Honen harira Hiesaren Aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarrak ondorengo manifestua adierazi du:
Urtero bezala, “HIESaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna” ospatzeko dei egin dizuegu, eta hasteko eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen konpromisoagatik eta ekitaldi honetara etortzeagatik. Ospakizuna Parlamentuarekin batera egiten ari gara, hementxe bertatik eta gizarte osoaren baitatik erantzun bat eman behar zaiolako pandemia honi. ONUSIDAren aurtengo leloak dioen bezala: “Aldea erakunde komunitarioetan dago”.
Aurten, kide gaituen CESIDAko Abenduaren 1eko Batzordeak apustu egin du GIBaren ondoriozko estigmarekin eta diskriminazioarekin amaitzeko, lelo honen bitartez: “ZUREKIN, SEROFOBIARIK GABE. GIBak AURPEGI ASKO DAUZKA. ZUREA ERE BAI.”
Guztiok pairatzen dugu GIBaren eragina, eta gure ardura da GIBarekin bizi diren pertsonenganako diskriminazioa akabatzea eta, horrela, gure ikuspegia aldatzea.
Estigma eta diskriminazioa jarrera eta jokabide injustuak eta oinarrigabeak dira, GIBa duten pertsonek bizi ohi dituztenak, eta ondorio negatiboak ekartzen dituzte, hala fisikoak nola psikologiko eta sozialak. Erkidego osoaren ardura da haien eskubideak errespetatuak izatea.
GIBaren ondoriozko infekzioaren aurkako borrokaren barruan, ezjakintasunari eta okerreko sinesmenei aurre egin beharra dago, askotan baitira arriskuzko jokabideen, jarrera diskriminatzaileen eta bazterkeria-egoeren iturri. Horrez gain, GIBarekin bizi diren pertsonek GIBari loturiko estigma pairatzen dute, eta halatan autoestigma bat sortzen da, berarekin erruduntasun, gutxiagotasun, lotsa eta bestelako sentimenduak dakartzana, era horretan gizarte-bazterketako eta autobazterketako egoerak ahalbidetuz.
Diskriminazioa gertatzen da estigma ezartzen denean gizartean, pertsona kaltetuekiko jarrera arbitrarioak probokaturik. GIBagatiko egoera serologikoaren ondoriozko diskriminazio horri serofobia deritzo.
Tratamenduetan eta osasun-artapenean izandako aurrerapausoek GIBa duten pertsonen itxaropena eta bizi-kalitatea hobetu dute, halako moduz non baliabide egokiak dituzten herrialdeetan infekzio kroniko bat den; halere, GIBarekin bizi diren pertsonek, 2019an ere, tratu diskriminatzaileak jasaten segitzen dute hainbat arlotan, hala nola hezkuntza, lana, osasuna, eta prestazio eta aseguruen eskuratzea. Horrez gain, harreman afektibo eta sozialak egiteko zailtasunak izan ohi dituzte.
Tratu horren efektuetako batzuk dira: seroestatusaren ikusezintasuna, zeinak estres-egoera bat sortzen baitu, immunitate-sistema ahultzen eta laguntza-sareak murrizten dituena; autoestimuaren hondatzea, pertsonak tratamendua behar bezala hartzetik desmotibatzen dituena, noiz eta harekiko atxikipena funtsezkoa denean tratamendu antirretrobiralen arrakasta lortzeko. Halaber zaildu egiten da pertsonek probak egitea, emaitza positiboa izatearen beldur, halatan diagnostiko berantiarrerako aukerak areagotuz. Berandutze horrek are bost bider handitu dezake heriotza-arriskua, diagnostiko goiztiarrarekin alderatuta. Beste ondorio batzuk dira GIBa duten pertsonek beldurra sentitzea arrisku-murrizketako praktikak proposatzeko, hala nola preserbatiboaren erabilera, eta ahuldadea areagotzea indarkeriazko
harreman sexual eta/edo afektiboetan, bikotekideak haren egoera serologikoa ingurune sozialari jakinaraztearen izuagatik.
GIBarekin loturiko Diskriminaziorik Ezaren eta Tratu Berdintasunaren aldeko Gizarte Itunak deskribatzen duen bezala, zeina 2018ko azaroan aurkeztu baitzen, “GIBa duten pertsonekiko estigma eta diskriminazioa eskubide-urraketa bat da, eta oztopo gisa dirau prebentzio, diagnostiko eta tratamendu zerbitzuak eskuratzeari dagokionez, halako moldez non kaltetuen bizi-kalitatea eta osasuna okertzen baititu”.
GIBari buruzko prebentzio eta sentsibilizazio kanpainen esfortzuarekin eta entitateok nahiz sare publikoak egiten ditugun detekzio-probekin, lortzen ari gara pertsonek beren egoera serologikoa ezagutzea eta epidemia ezkutua azaleratzea: Nafarroan lortu dugu GIBa duten pertsonen % 83 diagnostikatuta egotea, baina oraindik ez dugu erdietsi ONUSIDAk 2020. urterako ezarritako % 90aren helburua.
Osasun Publikoaren Institutuaren konklusioen arabera, GIBaren ondoriozko infekzioen diagnostiko berriek gora egiten segitzen dute: 38 kasu berri izan ziren 2018an, eta 2019ko irailera arte 36ra iritsi gara jadanik. Diagnostiko berrien intzidentziak altua izaten segitzen du; batez ere, sexu bidezko transmisioarengatik. Era berean, sexu-transmisiozko beste infekzio batzuek gorakada progresiboan segitzen dute, hala nola infekzio gonokozikoak, klamidiak eta sifilisak.
Horregatik, beharrezkoa da aurrera segitzea genero-perspektibadun prebentzio-estrategia ahaltsuekin: sexu seguruagoa sustatzeko kanpaina espezifikoak, droga-kontsumoan kalteak murrizteko programak, GIBaren proba egin eta diagnostiko goiztiarra lortzearen aldeko sustapen-lana. Osasun-sistemako Zerbitzu Zorroari berriki erantsi zaio Esposizio Aurreko Terapia, eta uste osoa dugu osasun sistemak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek lankidetzan aritu behar dutela prebentzio-neurri honek bilatzen diren helburuak lor ditzan.
GIBik gabeko etorkizun baterantz aurrera egiteko, aldarrikatzen dugu gure erkidegoan adostasun politiko zabal bat susta dadila GIBari erantzuna emateko neurrien inguruan, horrekin guztiarekin eremu horretan esku hartzeko erreferentzia-esparru egonkor eta ekitatiboa ezartzeko.
Akordio horretan beharrizan zehatz batzuk jaso behar dira; honako hauek, esate baterako:
– Aitortza, laguntza eta behar adinako zuzkidura ekonomikoa ematea esparru horretan lan egiten dugun Gobernuz Kanpoko Erakundeoi.
– Gobernuz Kanpoko Erakundeekin lankidetzan aritzea “Prep” delakoa eskuragarri ipintzeko prozesuan, “Prep” hori mesedegarria izan dakiekeen kasuen detekzioan, jarraipen eta laguntza emozionaleko jardunean, eta “Prep”arekiko atxikipena indartzeko ahaleginean.
– Giza baliabide eta baliabide materialen zuzkidura ezartzea, sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko dekretua modu orokortuan eta urgentziaz aplika dadin esparru sozio-sanitarioan eta, Skolae programaren bidez, hezkuntzaren esparruan; bai eta gizarte-ongizatearen beste arlo batzuetan ere.
– GIBari buruzko prestakuntza berariazkoa irakaskuntzako eta esparru soziosanitarioko profesionalentzat; bereziki, Oinarrizko Osasun Laguntzakoentzat.
– Urgentziaz eta modu orokortuan aplikatzea uztailaren 27ko 7/2018 Errege Lege Dekretua, Osasun Sistema Nazionalerako ororentzako sarbideari buruzkoa.
– GIBak “gaixotasun infekzioso-kutsakor” gisa duen katalogazioa erretiratzea.
– GIB-HIESa kontrolatzeko programa berreskuratzea, erreferentea izan baita herritarrentzat, eta funtsezkoa manifestu honetako erreibindikazio guztiak taxutu, koordinatu, sustatu eta bultzatzeko.
Asko da orain arte lortu duguna, eta ildo horretan lan egiten jarraitu nahi eta behar dugu, hemen gauden guztiongatik eta, bereziki, GIBarekin bizi diren pertsonengatik eta haien familia, harreman sexu-afektibo eta adiskideengatik.
Gaur oso bereziki nahi ditugu gogoan eduki gurekin jada ez dauden aktibista horiek, zeinei eskerrak eman nahi baitizkiegu gure lan, babes eta ahaleginarekin GIBaren kontrolean aurrera egiten jarraitzen dugulako.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...