2015/11/26
Tafalla Kirol Hiritik eta Tafallako Udaleko Berdintasun Arlotik 2015-2016 ikasturteko Gabonetako ingelesezko Hiri kanpaldiak antolatu dira. Helburua bizitza familiarra, profesionala eta pertsonala bateratzea gure seme-alaben oporretako denboraldian.
Hiri Kanpaldiak garatzea Tafallako gizon-emakumeen Aukeren Berdintasun Planan kokatzen da eta Bateratzearen aldeko Tafallako Itunean.
Honatx Gabonetako Hiri Kanpaldiei buruzko datu zenbait:
Lekua: Tafalla Kirol Hiria
Egunak: abenduak 23, 24, 28, 29, 30 eta 31. Urtarrilak 4 eta 5.
Adina: 3-12 urtekoak.
Ordutegia: 7:45 – 15:15. Ordutegi malgua sartu eta ateratzeko.
Izen emateak: Azaroaren 26tik abenduaren 18ra, 012 zenbakiaren bidez edota Tafalla Kirol Hirian (948 70 44 91). Plaza mugatuak dira eta lehentasuna emanen zaie bizitza familiarra, pertsonala eta profesionala bateratzeko beharra egiaztatzen duten familiei.
Matrikula: Ordainketa izen emateko momentuan egingo da.
Haur bat matrikulatzen duen familiak 90€ ordainduko du guztira eta eguneko 15€.
Seme-alaba bat baino gehiago matrikulatzen dituen familiari 10€ko deskontua egingo zaio.
Kirol Hiriko jantokian bazkaltzeko aukera dago (7€/eguna) edo etxetik eraman daiteke.
Euskara kontuan hartuko da hiri kanpaldietan, baldin eta izen emate kopuruak begirale baten kontratazioa ahalbidetzen badu.
Bilera informatiboa: Abenduaren 21ean, 19:00etan, Kirol Hirian.