2015/10/1
Tafallan abenduaren 2tik 7ra Tubala Brass Weeken hirugarren edizioa ospatuko da. Ekitaldiak hainbat proposamen aurkezten ditu, besteak beste kontzertuak, eskola magistralak eta lehiaketak Nafarroako haize-metal instrumentu zale eta profesionalentzat. Jarduera ezberdinetan izen emateko epeak zabalik daude antolakuntzaren webgunean. Bertan ere egitaraua ikusgai dago: www.tubalabrassweek.com.
Aurten Iruñea Brass Quartet taldeak antolatzen du topaketa. Bere kideetako bat Íñigo Remírez de Ganuza tronpeta-jotzailea da, jatorriz Erriberrikoa, Tubala Brasseko zuzendaria izango da eta bere kideekin batera ekitaldiko gai ezberdinez arduratuko da. Halaber Musika Eskola, Tafallako musika talde eta Udalaren laguntza izango dute jarduera guztietan.
TubalaBrassWeek ekitaldiaren barruan nazioarteko izen handiko figurak egongo dira eskolak ematen eta errezitaldietan, besteak beste Luis González tronpeta-jotzaile, Carlos Gil tronboi-jotzailea edo SpanishBrass boskoteko kideak. Gainera Tafallako musika elkarteek jaialdian parte hartuko dute, izan ere Udal Musika Banda eta Abesbatzak koprotagonista izango baitira astean zehar izango den kontzertu nagusietako batean. Gainera eskualdeko talentu batzuk izango dira: Vendetta Ska taldeko metalek oraingo musikari buruzko lantegia eskainiko dute, heziz/irakatsiz metalak agertu daitezkeela musika testuinguru posible guztietan. Jazza ere kontzertuetan zein saioetan.
*Argazkian ezker-eskuin : Íñigo Remírez de Ganuza, ekitaldiko zuzendaria; Arturo Goldaracena Asa, Tafallako alkatea eta klarinete-jotzailea; Iñaki Lerga Espronceda, Kultur Patronatuko lehendakaria; Jose Mari Velasco Janáriz, Musika Eskolako zuzendaria eta Óscar de Esteban Gutiérrez, La Tafallesa Musika Bandako zuzendaria.