Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2014ko abenduak 1

Abenduaren 31 arte, Herritar Zentroan erakusketa: “Begirada osasungarria Orbaibarrean”

2014/12/1

Una mirada saludable ValdorbaAbenduaren 1etik 31ra, Tafallako Herritar Zentroan Begirada osasungarria Orba ibarreanerakusketa ikusgai egongo da.

Erakusketa Tafalla aldeko Osasun Zentroak sustatua izan da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin lankidetzan eta oraingo honetan ibarreko argazkizale talde baten laguntza berezia izan dute. Talde honek orbaibarreko bizimodu osasungarriarekin lotutako irudi eta une askotakoak bildu ditu.

Proposamen hau “Tafalla eta Orbaibarra osasunaren alde” komunitate-egitasmoaren barruan kokatzen da. Egitasmoaren xedea eskualdean bizimodu osasungarriak sustatzea da. Ikastetxeekin, Kirola eta Gazte arloekin garatzen ari da.

Ekimenaren helburu nagusia ingurune osasungarria sustatzea da, bertan bizi diren pertsonak osasunez beteago eta jakitunago egon ahal daitezen.

Erakusketa Hiritar Zentroan ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara eta jai egun eta asteburuetan 10:00etatik 22:00etara.

LIBURUXKA (1,4 Mb)

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Tafallako Jaiak 2026 | Egitarau ofiziala

Tafallako Jaiak 2026 | Egitarau ofiziala

Tafallako Udalak asteazken honetan aurkeztu du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo herriko jaien egitaraua. Programa ofizialak 130 ekitaldi baino gehiago bilduko dit...

Imagen 2026/2027 ikasturteko kirol eskaintza

2026/2027 ikasturteko kirol eskaintza

Abuztuaren 4tik, asteartea, irailaren 14ra, astelehena, arte zabalik egongo da Tafallako eta eskualdeko 2026/2027 ikasturteko kirol jardueretan izena emateko e...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento