Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2024ko martxoak 26

Abentura Digitalaren kurtsoak Tafallan

Foto noticia

Abentura Digitala teknologien erabileran hasteko prestakuntza-programa bat da, Nafarroako Gobernuak sustatua Telekomunikazioen eta Digitalizazioaren Zuzendaritza Nagusiaren (DGTD) bidez, guztiz doakoa eta NextGenerationEU funts europarrekin finantzatua, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilentzia Planetik datozenak.

Abentura Digitala Nafarroako herritar guztiei zuzenduta dago, maila ertaineko ikasleetatik goi mailakoetara, adinekoak edo erretiratuak, bazterketa digitala jasateko arriskuan dauden pertsonak, langabeak edo sektore guztietako landunak barne.

Europar Batasunak – NextGenerationEU – finantzatutako ikastaro hauek guztiz doakoak dira eta Foru Komunitateko lurralde osoan ematen ari dira.

Eskaintzen den ikastaroa “Hastapenak teknologien erabileran” da, eta programa oso bat barne hartzen du, gai honetan modu guztiz praktiko eta errazean hasteko. Aurrez aurreko 20 orduko prestakuntza da.

Tafallan ikastaro hauek antolatu dira (herritarrentzat irekiak):

Kodigoa: 50110007NS – HERRITAR GUZTIAK

  • Data: 2024ko apirilaren 8tik 19ra.
  • Ordutegia: 15:00-17: 00.
  • Lekua: Tafallako Enplegu Agentzia (Aita Calatayud pasealekua, 1)
  • Inskripzioak

Kodigoa: 50110008NS – HERRITAR GUZTIAK

  • Data: 2024ko apirilaren 8tik 19ra.
  • Ordutegia: 17:00-19: 00.
  • Lekua: Tafallako Enplegu Agentzia (Aita Calatayud pasealekua, 1)
  • Inskripzioak

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento