Living Kultur dokumentala Tafallan
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 22an, Living Kultur dokumentala proiektatuko da Tafallan. 19:00etan izango da Kulturgunean eta ondoren solasaldia izango da Marga Gutierrez...
Ostiral honetan, azaroaren 17an, Ados Teatroaren “Muchos amigos negros” antzezlana iritsiko da Zidakoseko hirira. 20:30ean izango da, 8 €ko sarrerarekin.
Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula entzuten da. Berandu da. Kalean ez dabil inor. Ixtear doan taberna arrunt bat. Barruan, tabernako jabea eta bere lagun hoberena azkena hartzen ari dira. Oso lagun dirudite baina sekretuak eta traizioak ezkutatzen dizkiote elkarri.
Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die, Londresen dagoen alabari deitzeko. Mugikorrik gabe ezin du ez alabarekin hitz egin ezta bere bidaiarekin jarraitu ere.
Gaua luzatzen da eta “bertakoek” hain urrunetik datorrenari lagundu egin nahi diote nola edo hala. Ezin elkar ulertu ordea. Taberna batean sartu eta bere bi anfitrioiek ezkutatzen zituzten sekretuak nahigabe mugitzen dituen pertsona atzerritar baten istorioa ere bada hau.
Sarrera: 8 €
Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 20:30
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 22an, Living Kultur dokumentala proiektatuko da Tafallan. 19:00etan izango da Kulturgunean eta ondoren solasaldia izango da Marga Gutierrez...
Aurten ere, Tafallar Kirolari onenen XXIX. gala ospatuko da. Bertan, Tafallako kirolarien eta kluben ahalegina eta lan ona sarituko da, Tafallako kirolaren mesedetan. Aurtengo...
Bihar, urtarrilak 17 ostirala arratsaldeko 19:00etan, Montse Palaciosen "Sentir" pintura erakusketa aurkeztuko da Kulturgunean.