Boga-Boga antzerki taldeak, Adriana aktore duela, “Llueven vacas” obra interpretatuko du. Genero indarkeria toki poetiko eta suberrealista batetik jorratzen duen obra da, eszenaratze garaikidea, metaforetan aberatsa eta publikoa hunkitzeko eta pentsatzera gonbidatzeko oso egoera goxoa ahalbidetuz. 20:30ean hasiko da eta8 €-ko prezioa izango du. Sarrerak eskuragarri daude jada Tafallako Udalaren webgunean.
Antzezlanak, 80 minutuko iraupenarekin, Fernandok agintzen duen eta Margaritak obeditzen duen etxe batean murgilduko gaitu. Bertan, Fernandok proposatzen du eta Margaritak men egiten dio, bertan tratu txar psikologikoen forma hartu duen generoindarkeria eguneroko kontua da. Etxe hau ez litzaiguke ezezaguna egin behar, ezta urrunekoa ere edo arrotza.
Etxe horretan bizi den sentimendu ilun horri maitasuna deitzea ankerkeria handienetako bat da. Eta horixe da, hain zuzen ere, aurkitzen duguna: emazteari “maite zaitut”-etako okerrena esaten dion gizaseme bat.
Hilabete honetan Zinemaren eta Emakumeen 40. Erakusketa Internazionalaren baitako bi emanaldi izango dira Tafallan, ekainean arazo teknikoengatik proiektatu ezin izan zirenak....
Tafallak 12 gazte behar ditu Garbiketa eta Lorezaintza Lantegi Eskola berrian trebatzeko eta lan egiteko. Udalak urriaren 27an jarriko du abian programa hau, prestakuntza ofiz...
XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA,
JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.