Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko martxoak 13

“Ager Vasconum” II. Literatura Lehiaketa

Foto noticia

2018/03/13

ModeloBeste urte batez, “Ager Vasconum” Literatura Lehiaketa ospatuko da Nafarroako hegoaldean. Tafallako Udalak 2015ean herri mailan habian jarri zuen lehiaketa hau gerora inguruko hainbat herritara zabaldu zen eta aurten bere bigarren edizioa ospatzen du iada. Lizarrako Udalari dagokio oraingoan lehiaketaren zuzendaritza eramatea, iaz Tafallari egoki zitzaion modura. Pasa den astean Lizarran ospatutako prentsaurreko batean lehiaketaren oinarriak aurkeztu ziren. Edizio honetan Lizarra, Erriberri, Tafalla, Lodosa eta Zangozako udalek parte hartuko dute, baita Iratzuko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateak.

Duda barik, bere kokapen eta singulartasunagatik oihartzun handia dauka lehiaketaren sariak, bai komunikabideen artean zein agente literario eta kulturalen artean. Iaz Tafalla Kulturgunean ospatu zen sari banaketan aipatutako herrietako agintarietaz gain Nafarroako Gobernuko, Euskarabidea eta Euskaltzaindiako ordezkariak izan ziren.

Lehiaketaren kudeaketa parte hartzen duten herrien artean egingo da, baita bere finantziazioa ere.

Tafallako Udalak 1500€ gordeko ditu kartelen, eskuorrien eta abar publizitate modu zein gestio ordaintzeko.

Txapelketaren helburu nagusia zonaldean euskara, bai ahozkoa zein idatzia, bultzatzea da eta batez ere jende gaztearen artean euskal literaturarekiko, prosa zein bertsoarekiko, zaletasuna bultzatzea da.

Sariak modalitatea eta adin ezberdinen arabera banatuko dira.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Erakusketak urrian zehar Kulturgunean

Erakusketak urrian zehar Kulturgunean

Tafalla Kulturgunean 2024ko urrian egingo diren erakusketa berriak: Alde batetik, urriaren 1etik 18ra, Tafalla Kulturguneko Erakusketa Aretoan, lehenengo solairuan, "Gailur...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento