Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko martxoak 16

Ager Vasconum literatur lehiaketa berria martxan da

Foto noticia

Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren bidez, udalek euskaraz idazteko zaletasuna sustatzen dute, literatur sorkuntza bultzatzen dute, tokiko ekimenen aldeko apustua egiten dute eta gazteak motibatzen dituzte sari erakargarriekin.

Beste behin ere, Ager eremuko (Nafarroako Erdialdea eta Hegoaldea) euskara ikastetxeak Lehiaketan parte hartzera eta hitzordu hau urteko programazioan sartzera animatzen ditugu. Irakasleen lana funtsezkoa da lehiaketa hau elikatzen jarraitzeko. Eskualde honetan bizi garenok lurralde gisa hazten jarraitu nahi dugu, euskararen alde, erronkei gure gaitasunekin eta aukerekin aurre eginez.

Aurten lankidetza berria dugu. Garesko Udalak lehiaketa honetan parte hartzea erabaki zuen Osoko Bilkuran, euskara sustatzeko eta euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoarekin.

Azpimarratzekoak dira Altaffaylla Fundazioak lehiaketaren sorreratik emandako laguntza, Elkar Argitaletxeak sariekin duen eskuzabaltasuna eta, azkenik, Javier Etayo Tasioren laguntza irudia egiteko orduan: Nafarroako Erdialdeko eta Hegoaldeko tintaz elikatzen den luma.

Aurten Ager Vasconum-en VI. edizioak sari gehiago izanen ditu kategoria guztietan: hiru sari (50 €-koak) DBHko 1 eta 2 mailentzat, beste hiru sari (50 €-koak) DBHko 3. eta 4. mailentzat, bi sari (150 €-koak) 17-20 urte bitartekoentzat eta sari bakarra (300 €-koa) 21-30 urtekoentzat. Poesian zein narrazio modalitateetan.

Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Amaia Jaso Ramirez (Tafalla), Agerraren hainbat ediziotan irabazlea; Amaia Aldanondo Percaz (Zangoza), euskara irakasle eta edizio batean irabazle; Angel Erro Jimenez Iruñeko idazlea; eta Castillo Suarez Garcia Sakanako idazlea.

Gogoratu epeak:

  • Aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da.
  • Epaimahaiaren erabakia ekainaren 9an jakinaraziko da, Udalen web orriaren bidez.
  • Sari banaketa ekitaldia ekainaren 24an, larunbata, eguerdiko 12:00etan izanen da, Centro Cultural Tafalla Kulturgunean.

*Zalantzan 2014-2022ra arteko lan saridunen bilduma argitaratzea 2023an. Nahi bai, baina bere denbora behar du. Altaffayllarekin elkarlanean gaude.

LEHIAKETAREN OINARRIAK 

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba