“Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Joan den ostiralean Ager Vasconum IV 2.0 Literatura Lehiaketaren sariak banatu ziren Tafallako Kulturgunean ospatutako ekitaldian. Bertan Marta Gomez Lerga, Udaleko Euskara Batzordeko lehendakaria eta Ana Flamarique, Euskara teknikaria aritu ziren zeremonia-maisu bezala. Eskualdetako ordezkariek, baita Txalaparta Argitaletxekoek sariak banatu zituzten. Gainera, sari banaketa artean Tafalla eta Larragako Rotten XIII taldea egon zen giroa alaitzen.
Jesus Arrizubieta alkateak lehiaketa antolatzen duten Udalek euskararekiko hartutako konpromisoa azpimarratu zuen, baita gazteek gure eskualdetan euskaraz idaztearen ohitura hartzearen ahalegina saritzearen beharra. Modu berean, Ana Flamariquek Errigora eta Agerraldiaren sustapen lana azpimarratu zuen baita ere.
Datuei dagokionez, 106 lan aurkeztu ziren, haietako 44 narrazioen modalitatean eta 59 poesian. 31 Lizarraldeko merinaldetik, 59 Erriberriko merinaldetik eta 13 Zangozaldetik.
Gaiak oso anitzak izan dira: arrazakeria: Arrazakeria, maitasuna, bullynga, desio duten bidaia, irakasleekin duten harremana, familian izandako heriotzek sortzen duten hutsunea, beldurra…
Laugarren edizio honetan hauek izan dira epaimahaikideak: Castillo Suarez García (Sakana), Angel Erro Jimenez (Iruñea), Jara Berrio Esquiroz (Tafalla) eta Amaia Aldanondo Percaz (Zangoza). Lauen ustez oso lan interesgarriak iritsi dira lehiaketara, zaila suertatu zaie erabakitzea zeinen alde egitea. Aitortu zutenez eremu honetan idazleen harrobia badago.
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Tafallako Udalak asteazken honetan aurkeztu du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo herriko jaien egitaraua. Programa ofizialak 130 ekitaldi baino gehiago bilduko dit...
Abuztuaren 4tik, asteartea, irailaren 14ra, astelehena, arte zabalik egongo da Tafallako eta eskualdeko 2026/2027 ikasturteko kirol jardueretan izena emateko e...