Bueltan da Tafallako Peñen Krosa XLV edizioarekin
Aurten ere, Sortzez Garbiaren egunarekin batera, atletismoa eta Erdialdeko lasterketak maite dituzten pertsona guztientzako hitzordu garrantzitsuena dator, Tafallako krosa. 45...
Joan den azaroaren 27an “Ager Vasconum Literatura lehiaketa 2014-2024” liburuaren aurkezpena egin zen Tafallako Kulturgunean. Altaffayllak argitaratu eta Nafarroako Euskara Institutuak diruz lagundu duen lan honek azken 10 urteetan Nafarroako erdialdeko hainbat herritan egin den Ager Vasconum literatur lehiaketaren irabazleak biltzen ditu.
Ehun poesia eta narrazio testu baino gehiago bildu dira bertan, baita edizio guztietako sari banaketetan ateratako hainbat argazki ere. Guztira 8 lehiaketa izan dira, pandemiaren bi urteetan jarduera geldiarazi baitzen. Liburua 18 eurotan eros daiteke Tafallako edo beste herri batzuetako liburu-dendetan.
Aurkezpena Ana Flamarique Tafallako Udaleko Euskara teknikariak moderatu zuen eta bertan izan ziren Javier Arakama, Euskarabideko zuzendari kudeatzailea, Xabier Alkuaz, Tafallako alkatea eta Mari Jose Ruiz, Altaffayllako editorea.
Lehiaketa D ereduko 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta 2014an hasi zen, Altaffaylla fundazioaren ekimena izanik. Tafallako Udalak bultzatu zuen, baita Elkar argitaletxek, irabazleei sariak emanez. Urteak joan urteak etorri, eta euskarazko hezkuntza lerro berrien irekiera kontuan hartuta, hainbat herri atxiki ziren. 2017an, Erriberri, Zangoza, Lizarra eta Lodosa batu ziren, eta urtebete geroago, berriz, Irantzuko Mankomunitatea. Azken edizio honetan Vianako eta Zizur Nagusiko Udalak gehitu ziren.
Lehen edizioa 33 lanekin eta 5 pertsona sarituekin hasi zen; azken honetan, ordea, 150 lan gainditu eta 20 sari banatu ziren. Lehiaketak gora egin du modu esponentzialean hamarkadan zehar, nahiz eta joan den urtean kopururik handiena lortu, 200 obra aurkeztuekin. Bestalde, epaimahaikideek adierazi zutenez, “lanen kalitatea ere nabarmen hazi dela esan daiteke”.
“Lan bilketa hau interesgarria da, alde batetik, gure gazteen artean idazkerak zein bilakaera izan duen aztertzeko, eta, bestetik, gure inguruan inoiz ez delako horrelako euskarazko libururik argitaratu”, azaldu zuen Alkuazek. “Pozgarria da sinaduretan gaur egun proiekzio handia duten izenak ikustea; idazle, kazetari, editore, komunikatzaile eta abar bihurtu direnak. Zonalde honetan, non euskara askotan irainduta egon den, potentziala dugula balioetsi behar da”, zioen.
Arakamak adierazi zuenez, “lan honek ekarpen handia egiten dio euskarazko literatur sorkuntzari, are gehiago gazteek soilik idatzia izan denean”. Azaldu zuenez, “lehiaketa behar bezala hazi da, eta, behin gailurra koroatuta, ingurura begiratzeko parada heldu zaigu. Zorionak, halaber, ekimena abian jarri zutenei zein gerora batu egin direnei”.
Amaitzeko, Euskarabideak lehiaketari babesa ematen jarraituko duela argi utzi zuen, izan ere, “eskualdean euskararekiko sentsibilizazioan paper garrantzitsua jokatzen duela uste dugu, idazketaren bidez euskararen erabilera sustatzen duelako”. “Nola ez dugu babestuko kultura, gazteria, literatura eta euskara bera bultzatzen dituen ekimen bat? “, amaitu zuen.
Azkenik, Mari Jose Ruizek, edizio lanaren arduradunak, eskerrak eman zizkion Jara Berriori, bere funtsezko laguntzagatik zuzenketa lanetan, baita ikastetxeetako irakasleei ere, haien inplikazioagatik urte hauetan guztietan. Mene gin zien ere lan irabazleak argitaratzen eta lehiaketa iragartzen joan diren hedabidei, hala nola, “La Voz de la Merindad” bera.
Azaldu zuenez, aurten Altaffayllaren jarduera aipagarria izan da liburuen argitalpenari dagokionez. “Bere horretan, azken hilabeteetan hiru lan argitaratu dira, eta, elkarrekin zerikusirik badute, guztiak tokiko eremurako eginak direla da: Milagro 1936, Francisco Javier Nantesena, (bigarren edizioa egin duena); Radica. El pueblo en armas, Manuel Martorellek eta azken hau. “Liburu bat argitaratzea pozgarria bada, kasu honetan bikoitza dela esan dezakegu, fundazioa lehiaketaren sorrera bultzatzetik bere liburua argitaratzera pasa delako.
Liburuak 352 orrialde ditu eta ehun lan eta hainbat argazki biltzen ditu. Eranskin gisa, Udalak beste kultura talde eta erakunde publiko batzuekin egindako zenbait hitzarmen sartu dira.
Aurten ere, Sortzez Garbiaren egunarekin batera, atletismoa eta Erdialdeko lasterketak maite dituzten pertsona guztientzako hitzordu garrantzitsuena dator, Tafallako krosa. 45...
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 797194. Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrare...
Ostiral honetan 'Nafarroa, zinemaren lurraldea' 2024ko edizioko film labur finalistak proiektatuko dira. 18:00etan izango da, Kulturguneko zinema aretoan. Saioakak Nafarroa...